UZTARITZEKO INAUTERIAK
Lapurdin eta, behar bada, Ipar Euskal Herri osoan, inauteririk ezagunenak dira Uztaritzekoak. Herri honetan Kaskarot eta Zanpantzar egunak dira inauteri egunak.
kaskarota_dantzan.jpg
Orain 25urte Lapurdin inauteriak galtzear zeuden. Bizpahiru herrietan baino ez zioten eusten inauteriak ospatzeko modu tradizionalari. Horietako bat Ustaritz zen. Horretarako Argia dantzari taldea,beste batzuen tartean,Ustaritzeko inauteria aztertu zuen, eta horretan oinarrituta sortu zen gero Lapurdin beste hainbat herrietara zabaldu den inauterietako dantza eredua.
Aintzina, herri hauetan, bi talde desberdin kaleratzen ziren.Batzuek erropa zahar eta zarpailez jantzita, barre eragiteko dantzak egiten zituzten. Algaraka, garraxika edo abesten ibiltzen ziren,''zirtzilak''zuten izena. Besteek itxura garbi eta dotoreko jantziz mozorratzen ziren. Talde honetakoak Kotlingorriak eta Ponpierak ziren. Jaun, Anderea eta Hartza ere izaten ziren talde honetan.
Gaur egun, Ustaritzen Inauteriak lau egunetan ospatzen dituzte. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira. Pertsonai finko batzuk joaten dira etxez etxe dantza egiten eta etxekoek emandakoa jasotzen. Hiru egun hauek Igande Inauteria orduko Igandea, Igande Inauteria bera eta egun bezpera izaten dira.
Egun hauetan dantzariak desfilean joaten dira batetik bestera. Desfile honetan Kaskarot, Ponpiera eta Kotilungorriek parte hartzen dute. Kaskarotak dira izatez dantzariak eta hauek joaten dira lehen martxan, musikariak atzean dituztela. Ondoren Ponpiera eta Kotilungorriak doaz.
Astearte Inauterietan Zanpantzar agertzen da gurdi gainean Ustaritzeko kaleetan zehar. Lastoz betetako panpina handia da eta herrian zehar ibili ondoren epaitua, kondenatua, fusilatua eta errea izaten da.