UZTARITZE

Uztaritze Lapurdiko udalerria da, Lapurdi erdialdean kokaturik dagoena. Uztaritze herria Errobi ibaiaren bi aldeetara hedatzen da. Baiona eta Miarritzetik kilometro gutzi batzuetara. Era berean Uhabia ibaiak ere udalerria gurutzatzen du.

Garai batez, Uztaritze Errobiko ibai portua zen, eta Ainhoara, Baztanera eta Iruñera zihoan Mando-Bidearen abiapuntua. Richard Coeur de Lionek Lapurdiko Bizkonde zen Arnaud Baionatik kanporatu ondoren 1170.urtean inguruan, bizkondea Uztaritzeko jauregira joan zen bizitzera. Orduan, Uztaritze Lapurdiko hiriburu bilakatu zen Frantziako iraultza gertatu arte (1177-1789).

Uztaritzen oraindik ikus daitezke bere garai ederreko aztarnak: Herriko etxea, lehen Lapurdiko bizkondearen gaztelua zena, 1174-1193; Lapurdiko bizkonde Arnaund-ren gaztelua, 1193-1451; Akitainako dukearen gaztelua.

Ondoren, XIX. mendean, euskal amerikarrek birbultzatu zuten Uztaritze, Ameriketan aberastu eta Euskal Herrira itzuli zirenean.
Garai hartako lekuko hainbat arkitektura-munumentu daude oraindik Uztaritzen; horien artean, XIX. mendean bukaerako jauregi barrokoak, izen exotikoak denak (Lota,Valparaiso,La Guadeloupe,Taleahuano), eta etxe burgesak(Argentina,Névada...).

Uztaritze historikoki, Ipar Euskal Herriko jarduera zentru garrantzitsua izan da eta Frantzia eta Espainaren hartu-eman ekonomikoen elkargune.Mapa_Iparralde.png

1245. urtean sagardoa zen herriko ekoizpen nagusia eta 1523an, Europa osoko lehen arto laborea jaso zen bertan.
Uztaritze euskal kulturaren zentroa ere bada, Euskal Kultur Erakundeak Lota Jauregian du egoitza.

Uztaritze pilota ezagutzeko toki ezin egokiagoa da, zazpi frontoi ditu,eta Kapito-Harri pilota eskola famatua bertakoa da.
Herriko festei, herri kiroleko agerraldiei, euskal kantuei eta dantzei esker, hain kultura berezia duen herriko tradizioak gustuz ezagutu gaitezke.

Lapurtera da uztariztarren berezko euskalkia. Bestela herrian ikastola eta bertso-eskola bana ere badituzte.



800px-Ustaritz_table_orientation.jpg