EMAKUMEEN TRATU TXARRAK


Emakumeak gero eta tratu txar gehiago jasotzen dute gizonengandik baina,zergaitik gertatzen dira
hainbeste tratu txar?Bakarrik gertatzen dira gizonezkoek indar gehiagodutelako,eta beraz,aprobetzatzen dute emakumeekin nahi dutena egiteko?Akaso beti egon behar da norbait beste norbaiten kontra?Munduan zehar gertatzen diren gauzetaz baliatuz badirudi baietz.Nik, lehenik eta behin garbi utzi nahi dut emakumeen tratu txarren aurka nagoela.


Emakumeen tratu txarren artean,ugarienak,nik uste,jotzea eta bortxaketak egiten da.Gero eta emakume gehiago jotzen dituzte beren senarrek,baita jotzen semeak ere,eta hau ere gero eta ugariagoa da.Bortxaketak ere oso ugariak dira,gainera bortxaketak ez dira bakarrik etxean gertatzen ,baita ere kalean gertatzen dira eta kaleetakoa,normalean,ez dira bien artean ezagutzen.


Baita, beste batzuek, ez dituztenak bere emakumeak jotzen edo bortxatzen, egiten dutena da, bere emaztearen eskubideak deusestatu, hots, ez diote bere emazteak etxetik irteten uzten, ezta inorekin hitz egiten, ezta telefonoa erabili...Adibidez, gizon batek hori egin zion emazteari, baina beti kontrolatzen zegoenez emakumeari, ezin zuen emakumea inori laguntza eskatu eta horrela jasan izan zion lau edo bost urte.
Hori gutxi balitz, lanean ere diskriminatzen dira emakumeak, baina ez pentsa lan guztietan hau gertatzen denik, baina bai askotan. Esaterako, gaur egun emakumeak gizonezkoak baino ordu bat eta bost minutu gehiago ( egunero) lan egiten dute, eta gehiago kobratu ordez, gutxiago kobratzen dute, hain zuzen ere gizonek baino %33.26 gutxiago.Adibidez, teleberrian azaldu zen horrelako kasu bat, neska batek bere laneko gizonezkoek baino nahiko ordu gehiago lanean haritzen zen, baina kobratzerakoan, beraiek baino askoz gutxiago kobratzen zuen.
Edonola ere, onartu beharra dago, emakumeen eskubideak asko aurreratu direla, lehen ezin zuten ez lanik egin ez bozkatu ere, baina aurrerapen horiek lortu arren, oraindik emakumeen kontra dauden gauza asko lortzeko garatzen da.
Hori guztia kontuan izanik, nik uste dut emakumeen tratu txarrak gero eta ugariagoak direla, lanean aritzearen eskubidea aurreratu arren. Aurreko kasuetan, gehienetan, emakumeari lagundu al izan arren, gizon gehienek mehatxatzen dituzte emakumeak ezer ez esateko, beraz, emakumeak isiltzen dira, eta horren ondorioz emakumeei laguntza ematen dituzten kanpainak ez direnez ohartzen, ezin dute askoei lagundu