TRATU TXARRAK GAZTEEN ARTEAN INDARKERIA ERRATUTA Gai honetan bikote nerabeen indarkeriaren “erretratua”egin nahi da ,biktimaren eta erasotzailearen bizipenera hurbilduz, gertakari hori bizitzeko eta sentitzeko eta nolakoa den ikusteko. Ondoren adibide bat emango dizuegu era zuzenean, neska izango bagina bezala.
ERRAUSKINEN ETA PRINTZE URDINEN ARTEAN. 16 urte ditu,batxilergoa ikasten nabil,beti joan naiz ederto eskolan eta iaz pasatu zitzaidana kontatuko dizuet.
Gelako neska –lagunek senargaia zuten eta niri betidanik gustatzen zitzaidan ondoko gelako mutil bat,Eneko.
Muti hori beti zebilen neskekin eta, jakina,sekula ez zituen begiak nigan jarri…galant baino galantagoa da eta zer irribarreadauka! Egun batean berarekin hizketan hasi nintzen lagun baten bitartez.Gorritu egin nintzen eta badirudi gustatu egin nintzaiola,irribarre egin zidan eta. Enekok futbolean jolasten zuen eta jolasten du.Enekok niretzako mutil perfektoa zirudien.
Egun batean,urtebetetze jai batean, beregana hurbildu eta, moskortuta nengoenez, musu bat emateko ausardia izan nuen.
Gau hura zoragarria izan zen, ordu txikietara arte egon ginen parkean zirrika eta ni oso ondo egon nintzen. Mugikorreko mezuak elkarri bidaltzen hasi ginen, ez baitzidaten artean mutilekin irteten uzten, eta gau osoak ematen nituen mugikorrarekin edo ordenagailuarekin harekintxateatzen. Azkenean gurasoek harrapatu egin ninduten, nire notek bikaina izateari utzi ziotelako;eta debekatu egin zidaten ordenagailua gelan edukitzea eta mugikorra kendu zidaten.Nire etxea kartzela bezalakoa zen ,beti zaintzapean: ez egin hau, ez hori… nik ez nekiela-eta zer zen onena niretzat.
Hiru hilabete zorragarri eman nituen Enekorekin.Sendoa eta atsegina zen,maite ninduela ere esaten zidan.
Laugarren hilabetean larritzen hasi nintzen,Enekok beti nirekin egon nahi zuelako.Hasieran laztanak bihurtu zirenak hiletik tiratze eta atximurkada bihurtu ziren, eta neska lagunekin geratzen nintzenean esaten zidan ea nahiago nuen lagunekin egon berarekin baino, eta haserretu egin zen. Sutanjarri zen eta esaten zidan ea zergatik egon nahi nuen lagunekin...
Behin batean neska lagunekin joan nintzen jai batera eta Eneko enteratu egin zen. Mozkortuta agertu eta bultaka egin zidan,berarekin joan nintzen, eta ``urdanga´´deitu zidan…seguru zegoela horregatik joan nintzela. Nik bera maite nuen,eta adierazten saiatzen nintzen, baina bera bakarrik gustatzen bazitzaidan, berarekin bakarrik joan behar nuela esaten zidan.
Jai horretatik aurrera, beti galdekatzen ninduen :zer egiten nuen,berak jakin egin behar zuela, zergatik hitz egiten nuen Iñigorekin klasean, ea Iñigorekin ibili nahi nuen eta ez berarekin. Pozik egon zedin, baina ezer ez zuen asetzen,antza.
Egun batean gogor heldu zidan,iraindu, bultzatu eta erori egin nintzen.Egun horretan konturatu nintzen ezin nuela gehiago,pertsona bat maitatzea bestelakoa izan behar zela.
Jota joan nintzen etxera. Ez nuen txintik ere esan. Zerbait hartzera joan nintzen neska-lagunekin. Ia ezin nuen hitz egin baina ez zuen axolarik, besteek hitz egiten zuten nire ordez. Erdi zorabiatuta itzuli nintzen etxera eta ohean sartu nintzen.
Biharamunean institutora joan nintzen.Eneko bila etorri zitzaidan irtetean eta esan nion ez nuela berarekin egon nahi.Ekin egiten zidan, baina behar zen beste adore izan nuen ezetz esateko eta buru makur joan nintzen.
Nire lagun onena zerbait gertatzen zitzaidala konturatzen hasi zen.5 egunetara kontatu nion.Esan nion Enekok jarraitu egiten zidala eta nirekin egon nahi zuela,hasieran oso ondo egon nintzela,baina iraindu eta bultzatu egin ninduela eta lepoko ubeldua eztabaidaren ondorioa zela.Entzun egin zidan, egin nezakeen onena egin nuela bertan behera utzita eta marrazketako irakasleari kontatu behar geniola.
Marrazketako irakasleak nirekin hitz egin zuen eta ondo sentiarazi ninduen, oraindik lotsatuta sentitzen nintzen.Neure buruaz seguru sentitzeaz hitz egin zidan, esan nahi zuen bikotean konpartitzea zelako aukerak zeuden, nire etorkizunean pentsatzeko…Hark lagundu zidan gurasoek niri laguntza eman ziezadaten, oihu egin eta debekatu beharrean nirekin hitz egin zezaten.
Gaur egun badakit beste zerbait merezi dudala, eta bizitzan beste aukera batzuk daudela.Lagunek, irakasleak eta gurasoek eman didaten laguntzagatik da.
Ezagutu prebenitu. Zer da bikote barruko indarkeria? Bikoteko beste kidearen kontrako bortxazko ekintza bat egitea edo mehatxatzea da.Indarkeria hori lau motatakoa izan daitezke:ahozkoa, fisikoa, emozionala edo psikologikoa eta sexuala. Noiz eta zelan sor daiteke?
Nerabeen bikotean, indarkeria harremanaren hasieratik bertatik sor daiteke, abusuzko jokabideekin:bikotekidea norekin dabilen kontrolatzen saiatuz, janzkera kritikatuz,beste emakume batzuekin konparatuz, zeloz beterik lehertuz, sexu-harremanak izatera behartuz,sekula betetzen ez diren aldaketa aginduz ...
Zeintzuk dira indarkeria emozional edo psikologikoaren ezaugarriak?
Ez da indarkeria fisikoa bezain agerikoa, baina hura bezain kaltegarria. Abusu emozionala sortzen da erasotzaileak bestearen jokabidea kontrolatzeko duen desiogatik:autokonfiantza pistatzen du, Indarkeria mota horren ezaugarri nagusienak honakoak dira: Jezarpena: Bikotetzen kideari jarraitzen dio eta, sarritan, ustekabean agertzen da. Telefono deiak egiten ditu behin eta berriro. Berriro kontaktuan jartzen saiatzen da, harremana etendakoan.
Larderia: Era askotara beldurrarazten saiatzen da: gauzak botaz, oihu eginez, edo begirada eta keinuen bidez.
Pribatutasuna urratzea: Bikotekideak beste pertsona batzuei bidaltzen dizkien gutunak edo mezuak irakurtzen ditu;posta eta gauza pertsonalak arakatzen dizkio baimenik gabe; gura ez duen intimitatea izatea behartzen du.
Mehatxuak: Bikotekideari edo ingurokoei kalte egingo diela mehatxaten du, harremana apurtuko duela edo bere burua hilko duela, bikotekideak hark nahi duena egiten ez badu.
Zeintzuk dira bikote barruko indarkeriaren arrazoia?
INDARKERIA ERRATUTA
Gai honetan bikote nerabeen indarkeriaren “erretratua”egin nahi da ,biktimaren eta erasotzailearen bizipenera hurbilduz, gertakari hori bizitzeko eta sentitzeko eta nolakoa den ikusteko.
Ondoren adibide bat emango dizuegu era zuzenean, neska izango bagina bezala.
ERRAUSKINEN ETA PRINTZE URDINEN ARTEAN.
16 urte ditu,batxilergoa ikasten nabil,beti joan naiz ederto eskolan eta iaz pasatu zitzaidana kontatuko dizuet.
Gelako neska –lagunek senargaia zuten eta niri betidanik gustatzen zitzaidan ondoko gelako mutil bat,Eneko.
Muti hori beti zebilen neskekin eta, jakina,sekula ez zituen begiak nigan jarri…galant baino galantagoa da eta zer irribarrea dauka!
Egun batean berarekin hizketan hasi nintzen lagun baten bitartez.Gorritu egin nintzen eta badirudi gustatu egin nintzaiola,irribarre egin zidan eta.
Enekok futbolean jolasten zuen eta jolasten du.Enekok niretzako mutil perfektoa zirudien.
Egun batean,urtebetetze jai batean, beregana hurbildu eta, moskortuta nengoenez, musu bat emateko ausardia izan nuen.
Gau hura zoragarria izan zen, ordu txikietara arte egon ginen parkean zirrika eta ni oso ondo egon nintzen.
Mugikorreko mezuak elkarri bidaltzen hasi ginen, ez baitzidaten artean mutilekin irteten uzten, eta gau osoak ematen nituen mugikorrarekin edo ordenagailuarekin harekin txateatzen.
Azkenean gurasoek harrapatu egin ninduten, nire notek bikaina izateari utzi ziotelako;eta debekatu egin zidaten ordenagailua gelan edukitzea eta mugikorra kendu zidaten.Nire etxea kartzela bezalakoa zen ,beti zaintzapean: ez egin hau, ez hori… nik ez nekiela-eta zer zen onena niretzat.
Hiru hilabete zorragarri eman nituen Enekorekin.Sendoa eta atsegina zen,maite ninduela ere esaten zidan.
Laugarren hilabetean larritzen hasi nintzen,Enekok beti nirekin egon nahi zuelako.Hasieran laztanak bihurtu zirenak hiletik tiratze eta atximurkada bihurtu ziren, eta neska lagunekin geratzen nintzenean esaten zidan ea nahiago nuen lagunekin egon berarekin baino, eta haserretu egin zen. Sutan jarri zen eta esaten zidan ea zergatik egon nahi nuen lagunekin...
Behin batean neska lagunekin joan nintzen jai batera eta Eneko enteratu egin zen. Mozkortuta agertu eta bultaka egin zidan,berarekin joan nintzen, eta ``urdanga´´deitu zidan…seguru zegoela horregatik joan nintzela. Nik bera maite nuen,eta adierazten saiatzen nintzen, baina bera bakarrik gustatzen bazitzaidan, berarekin bakarrik joan behar nuela esaten zidan.
Jai horretatik aurrera, beti galdekatzen ninduen :zer egiten nuen,berak jakin egin behar zuela, zergatik hitz egiten nuen Iñigorekin klasean, ea Iñigorekin ibili nahi nuen eta ez berarekin. Pozik egon zedin, baina ezer ez zuen asetzen,antza.
Egun batean gogor heldu zidan,iraindu, bultzatu eta erori egin nintzen.Egun horretan konturatu nintzen ezin nuela gehiago,pertsona bat maitatzea bestelakoa izan behar zela.
Jota joan nintzen etxera. Ez nuen txintik ere esan. Zerbait hartzera joan nintzen neska-lagunekin. Ia ezin nuen hitz egin baina ez zuen axolarik, besteek hitz egiten zuten nire ordez. Erdi zorabiatuta itzuli nintzen etxera eta ohean sartu nintzen.
Biharamunean institutora joan nintzen.Eneko bila etorri zitzaidan irtetean eta esan nion ez nuela berarekin egon nahi.Ekin egiten zidan, baina behar zen beste adore izan nuen ezetz esateko eta buru makur joan nintzen.
Nire lagun onena zerbait gertatzen zitzaidala konturatzen hasi zen.5 egunetara kontatu nion.Esan nion Enekok jarraitu egiten zidala eta nirekin egon nahi zuela,hasieran oso ondo egon nintzela,baina iraindu eta bultzatu egin ninduela eta lepoko ubeldua eztabaidaren ondorioa zela.Entzun egin zidan, egin nezakeen onena egin nuela bertan behera utzita eta marrazketako irakasleari kontatu behar geniola.
Marrazketako irakasleak nirekin hitz egin zuen eta ondo sentiarazi ninduen, oraindik lotsatuta sentitzen nintzen.Neure buruaz seguru sentitzeaz hitz egin zidan, esan nahi zuen bikotean konpartitzea zelako aukerak zeuden, nire etorkizunean pentsatzeko…Hark lagundu zidan gurasoek niri laguntza eman ziezadaten, oihu egin eta debekatu beharrean nirekin hitz egin zezaten.
Gaur egun badakit beste zerbait merezi dudala, eta bizitzan beste aukera batzuk daudela.Lagunek, irakasleak eta gurasoek eman didaten laguntzagatik da.
Ezagutu prebenitu.
Zer da bikote barruko indarkeria?
Bikoteko beste kidearen kontrako bortxazko ekintza bat egitea edo mehatxatzea da.Indarkeria hori lau motatakoa izan daitezke:ahozkoa, fisikoa, emozionala edo psikologikoa eta sexuala.
Noiz eta zelan sor daiteke?
Nerabeen bikotean, indarkeria harremanaren hasieratik bertatik sor daiteke, abusuzko jokabideekin:bikotekidea norekin dabilen kontrolatzen saiatuz, janzkera kritikatuz,beste emakume batzuekin konparatuz, zeloz beterik lehertuz, sexu-harremanak izatera behartuz,sekula betetzen ez diren aldaketa aginduz ...
Zeintzuk dira indarkeria emozional edo psikologikoaren ezaugarriak?
Ez da indarkeria fisikoa bezain agerikoa, baina hura bezain kaltegarria. Abusu emozionala sortzen da erasotzaileak bestearen jokabidea kontrolatzeko duen desiogatik:autokonfiantza pistatzen du, Indarkeria mota horren ezaugarri nagusienak honakoak dira:
Jezarpena: Bikotetzen kideari jarraitzen dio eta, sarritan, ustekabean agertzen da. Telefono deiak egiten ditu behin eta berriro. Berriro kontaktuan jartzen saiatzen da, harremana etendakoan.