INAUTERIEI BURUZKO SARRERA

Inauteri,Ihauteri,Aratuzte...izan da deitua Inauteria.Zapantzart ere deitu izan zaio.

Ihauteriek Abendutik Martxorarte egiten diren festa ugari hartzen dituzte.Amaiera,Hausterregunean (Miércoles de Ceniza) izaten dute.

Ihauterien esanahiaz jabetzea zaila egiten bazaigu ere,aipa ditzakegu bere-bereak dituen zenbait elementu: jate eta edate ugaria,monigoteak,mozorroak,maskarak,musika eta,nola ez,dantza.

Ihauteriei lotuta,egutegia aipatu beharra dago. Garai bateko gizonak ilargia hartzen zuen oinarritzat bere egutegia eratzeko. Honen arabera,udaberrian izaten zen urtearen hasiera,eta ez orain bezala.

Ihauteriek ez dute esanahi edo zentzu berbera eduki Historian zehar.Hiru momentu desberdinetan beste horrenbeste izan dira esanahiak.Lehenengo une batean,denboran oso urrun kokatzen den garai batean,urtearen hasiera ospatzen zuen gizonak festa honetan.Urte zaharra amaitu eta berria hastea da festa zenaren mamia.Olentzero,Miel Otxin,Zanpantzar... erretzen diren pertsonaia guzti hauek gauza bera dira:amaitu den urte zaharra.Urte zahar honen kutsadura kendu egin behar da,erre,garbitu.

Bigarren momentua Erdi Aroan koka dezakegu.Gizonak ez du bere burua.Naturako indarren menpe ikusten,Elizaren indarren menpe baino Ihauteriaren lehendabiziko zentzua galdua du gizonak.

Elizak Bazkoari eman nahi izan zion garrantzia momentu honetan, Kristoren Pizkundeari.Honetarako,antzinako egutegi horren arabera urtea hasten zenean jarri zuen Bazko eguna,udaberrian alegia.Festa bere erara ospatu nahi zuen Elizak eta Garizuma aurrera pasatu zituen Ihauteriak,jai hauen amaiera Hausterregunean jarriz.Hau dela eta gaur egun ihauteriak ez dira urte hasieran ospatzen,ez eguzkiaren ez ilargiaren egutegian, urte hasiera desberdin bien bitartean baizik.

Ihauterietan, maskara edo karatula jartrzerakoan, urtean zehar jantzi ditugun karatula guztiak eranzten ditugu.Hauxe litzakete gaur egun Ihauteriek duten zentzua:liberazioa.

Gure kultura zabaltzea euskaldun guztion lana da.Inauteria ez de soilik euskaldunon ondarea, hori ez, baina badu emengo ihauteriak bere berea duen nortasuna. Atorrak,Miel Otxin, Ziripot, Zanpantzar... Nortzuk dira? Zer ohitura dago beraien inguruan?

Aurten,eskolan aztertuko diren pertsonaiak dira eta haietako bakoitzak herrialde bati lotuta doala kontuan hartuko dugu.

Guk, 5.mailako ikasleok, Uztaritze (Lapurdi) herriko inauterietako pertsonaietaz ahal dugun guztia kontatuko dugu, eta hasteko,erarik onena,Uztaritze herriak egin ohi duen ospakizuna laburbilduko dizuegu. ZANPANTZAR

Lapurdiko ihauterietan mozorratutako gazteak piltzar edo zirtzilak deitzen dira.Lehen hiru egunetan etxez-etxe puskak biltzen dituzte bazkaria egiteko.Gero Zanpantzar izeneko pertsonaia; epaitu ondoren, erretzen dute.Zirtzilaz landa,herriko gazte kopuruaren arabera, Nafarroa Behereko kabalkadaren iduriko konpartsa antolatzen dute,banderaria buru delarik.Atzean kaskarotak (dantzariak) binaka joaten dira, gorriak dirua biltzen, ponpierrak, kotilun-gorriak ikusleak aldentzen eta errautsak botatzen,azkenik jaun-anderia. Auzoetan eske dabiltzalarik dantza desberdinak egiten dituzte -Maska-dantza, Xinple, Marmutx,fandango, arin-arin,soka-dantza,Zapatain-dantza,kaskarot-martxa,Makil dantzak, eta abar.



external image ainauteriak-gif.gif