RIO DE JANEIRO

Rio de Janeiro (Rio ere deitua) Brasil eta Hego Amerikako bigarren hiririk populatuena da, Sao Pauloren atzetik, eta izen bereko estatuko hiriburua. 6.000.000 biztanle inguru ditu hiriak berak,14.000.00 hiri-inguru guztiak.

Brasilgo hiriburua izan zen, Portugaldik independentzia lortu zuenetik Brasilia hiri berria sortu zen arte. Ospetsuena hondartzak dira: Copacabana, Ipanema, Botafogo, Flamengo eta Barra da Tijuca. Baita ere Corcovado mendi gailurreko Kristo Berreroslea (Cristo Redentor), Maracaná futbol estadioa, favelak, samba eta inauteri erraldoiak.Carioca deitu ohi dira bertakoak.

external image ipanema-playas-brasil.jpg
GEOGRAFIA

Granitozko mendiak daude Rio-ko inguruetan (Corcovado mendia,713 m, da garaiena eta beste famatu bat da badiaren sarreran dagoen "Azukrezko ogia"), eta hondartza ikusgarriak ere bai. Klima tropikal hezea da. Landaretza oparoa da guztiz.

external image 05.jpg
EKONOMIA

Brasilgo bigarren industria eta merkataritza hiria da. Farmazia gaiak,jantzi eta oinetakoen industria,metalgintza,tabakoa, janari industria, inprimeria eta ontziolak dira industria mota nagusia. Brasilgo finantza eta kulturagune garrantzitsuenetako bat da eta mundu osora zabaltzen da hango turismoaren erakarria (Inauteria ospetsua).

Favela deituriko txaboletan, miseriazko ausoetan, bizi dira Rioko biztanle asko.Hego Amerikako portu egokienetako bat du Rio de Janeirok.

external image 2361799355_9f90be1d58.jpg

ONDASUN NABARMENAK

Oscar Niemeyer arkitektura eskola ospetsuaren eraginpean, XX.mendeko arkitektura modernoko garrantzi handiko eraikuntzak daude hiriaren erdialdean,adibidez: Kultura Jauregia, Arte Modernorako Museoa, Maracaná estadioa. Aipagarria ere bada Corcovado mendi gaineko Kristo Berreroslea,1931eko Jesukristoren estatua erraldoia, hiriaren ikurra.

JATORRIA

Tupi familiako mojo eta tupinanba herriak bizi ziren Rio aldean europarrak azaldu ziren garaian. 1502ko urtarrilean sartu ziren portugesak Guanarabako badian lehenengo aldiz. Uste zuten portugesek hasieran ibai baten bokalean zeudela eta hala ezarri zioten izena, Rio de Janeiro ("urtarrileko ibaia")

PERTSONAIA EZAGUNAK

external image PauloCOELHO.jpgPaulo Coelho, idazle eta musikaria.

external image el-brasileno-ronaldo-se-retira-del-futbol.jpg

Ronaldo, futbol aurrelaria.





CORCOVADO

external image view_from_corcovado_brazil-1280x960.jpg

Corcovado Rio de Janeiroko mendia da. 713 metroko altuerakoa da eta bertako tontorrean dago hiriko ikurra den Kristo Berreroslea. Kristoa 1931n inauguratu zen Brasilgo independentziaren 100.urteurrena ospatzeko asmoz. 38 metro luze, 6 metroko oinarria eta 700 tona inguruko pisuaz eta granitoz eginda dago. 2007an munduko zazpi mirari berrietako bat bezala izendatu zuten.

external image ilhaedit1.jpg