Hippien ikur esanguratsuenetariko bat bakearena izango litzateke, zirkulu bat lau marrarekin bere barrualdean, bat goialdean eta beste hirurak behealdean (hegazti baten oinatza bezala).1958.urtean sortu zuen Gerald Holtom diseinatzaileak,"British Campaing for Nuclear Disarmament" desarmatze kanpainarako , baina geroago bere esanahia hedatu egingo zen, bakearen eta maitasunaren zentzu orokorrago bat hartuz.
Hatz erakuslea eta erdiko hatza luzatuta ipintzen ziren besteak jeitsita zeuden bitartean. Horrela "V" itxurazko forma bat eratzen zen garaipena esan nahi zuena , sinbolo honek ere "bakea eta maitasuna" adierazteko erabiltzen da, baina esanahi horrekin 60ko hamarkadatik gaur egunera arte heldu da. Hala ere, ikur honen esanahi zaharrena 1415. urtean aurkitu ahal da, Frantzia eta Ingalaterra arteko Agincourt guda egon zenean. Arkulari frantzesek ingeles arkulariei mehatxu egin zieten haiek irabazi ostean ingelesen bi hatzamarra horiek (hatz erakuslea eta erdikoa) moztuko zizkietela esaten. Kontuan izan behar dugu bi hatzamar hoiek erabiltzen direla gezia bota baino lehen bere lekuan kokatzeko. Baina ingelesek irabazi zutenez, soldadu frantzesei bi hatzamar hoiek erakusten zizkieten haien garaipena adierazteko; era horretan, esan nahi zieten hatz erakuslea eta erdikoa moztu barik zeudela.
Hippien ikur esanguratsuenetariko bat bakearena izango litzateke, zirkulu bat lau marrarekin bere barrualdean, bat goialdean eta beste hirurak behealdean (hegazti baten oinatza bezala).1958.urtean sortu zuen Gerald Holtom diseinatzaileak,"British Campaing for Nuclear Disarmament" desarmatze kanpainarako , baina geroago bere esanahia hedatu egingo zen, bakearen eta maitasunaren zentzu orokorrago bat hartuz.
Hatz erakuslea eta erdiko hatza luzatuta ipintzen ziren besteak jeitsita zeuden bitartean. Horrela "V" itxurazko forma bat eratzen zen garaipena esan nahi zuena , sinbolo honek ere "bakea eta maitasuna" adierazteko erabiltzen da, baina esanahi horrekin 60ko hamarkadatik gaur egunera arte heldu da.
Hala ere, ikur honen esanahi zaharrena 1415. urtean aurkitu ahal da, Frantzia eta Ingalaterra arteko Agincourt guda egon zenean. Arkulari frantzesek ingeles arkulariei mehatxu egin zieten haiek irabazi ostean ingelesen bi hatzamarra horiek (hatz erakuslea eta erdikoa) moztuko zizkietela esaten. Kontuan izan behar dugu bi hatzamar hoiek erabiltzen direla gezia bota baino lehen bere lekuan kokatzeko. Baina ingelesek irabazi zutenez, soldadu frantzesei bi hatzamar hoiek erakusten zizkieten haien garaipena adierazteko; era horretan, esan nahi zieten hatz erakuslea eta erdikoa moztu barik zeudela.