MATERIAREN KONTZEPTUA:Materia hitza askotan aipatzen da baina zaila egiten zaigu zer den azaltzea. Nola identifikatu ahal dugu materia? Dena da materia? Materia mota desberdinak daude?... Saiatuko gara kontzepto hauek argitzen.
Elemento hauetatik, zeintzuk dira materia eta zeintzuk ez? Ura, adimena, kotoia, airea, musika, burdina, maitasuna.
Komentatu gelan: zergatik aukeratu dituzue batzuk materiatzat eta besteak ez? Pentsatu ahal duzue masa duen guztiak eta bolumena okupatzen dutenak aukeratu dituzuela...
Bada, horixe da MATERIA
MATERIA; MASA ETA BOLUMENA DUEN GUZTIA DA. **Beste modu batez esana, espazioan dagoen eta masa duen guztia da. Kasu guztietan, materiak bolumen bat okupatzen du eta masa zehatza dauka.
MASAK, MATERIA KANTITATE ADIERAZTEN DU.
BOLUMENAK, ALDIZ, MATERIAK ZER ESPAZIO BETETZEN DUEN ADIERAZTEN DU.
ORAIN KLIKATU BEHEKO MARRAZKIAN ETA PRAKTIKATU HEMEN AZALDUTAKOA:
MATERIAREN OSAGAIAK
1. MATERIA mugimenduan dabiltzan partikulez osaturik dago. Molekulak dute izena.
2. Partikula horien artean ez dago ezer, hutsa, besterik.
3. Partikulek elkar erakartzen dute.
4.- Partikula horik espazioan modu desberdinean antolatzen dira eta horren arabera, materia bera 3 egoera desberdinetan aurki dezakegu:
EGOERA SOLIDOAN EGOERA LIKIDOAN GAS EGOERAN
GOIKO IRUDIAN ZEIN DA SOLIDO? ETA ZEIN LIKIDO? ETA GASA?
MATERIAREN PROPIETATEAK:
PROPIETATE EDO EZAUGARRI OROKORRAK: materia guztiek dituzten ezaugarriak.
Propietate orokorrak dira substantzia bat identifikatzeko baliorik ez dutenak. Propietate orokorrak ezin dira bereiztu. Hau dela eta, Masa, bolumena eta gorputzen tenperatura dira propietate orokorrak. Hauek gorputz guztietan daude.
Substantzia guztiek bolumen bat edo beste okupatzen dute, masa daukate eta tenperatura zehatz bat izaten dute; magnitude hauen arabera, ezin dugu substantzia desberdinak bereiztu eta identifikatu.
MASA Materia kantitatea da. Kilogramotan (Kg) eta gramotan (g) neurtzen da. Horretarako BALANTZA izeneko tresna erabiltzen da.
Kontuz!!! masa eta pisua EZ DIRA gauza bera.
Gogoratu masa unitatea kilogramoa dela; pisua, aldiz, Lurrak gorputzei egindako erakarpen-indarra da, eta, hura neurtzeko, ez dira kilogramoa edo gramoa erabiltzen, beste unitate batzuk baino
BOLUMENA Unibertsoko gorputz guztiek beteko dute espazio bat eta jakina, inoiz ezin elkartuko dira bi gorputz espazio berberan. Bat dagoen lekuan hori baino ez da sartuko.
Esan dezakegu bolumenamateria kantitate batek hartzen duen espazioa dela.
Masa neurtzeko balantza erabiltzen den bezala, bolumena neurtzeko ontziak behar dira. Ontziei buruz ari garenean, edukiera terminoaerabiltzen da. Bolumenaren nazioarteko unitatea metro kubikoa da, hau da, m3, . Honek zer esan nahi du? Ba, hiru neurri hartzen direla kontutan, zabalera, altuera eta sakonera. Hiru dimentsiotako neurria dela esan dezakegu.
Beste neurri batzuk ere, litroa (l) kasu edo mililitroa (ml), oso erabiliak dira, batez ere ontzien edukierari dagokionean.
Orain, ikusi eta egin ariketa batzuk; eta, aldi berean, ikasi:
PROPIETATE EDO EZAUGARRI ESPEZIFIKOAK: bereziki materia bakoitzak dituenak
Propietate espezifikoek bereizten dituzte materia batzuk eta besteengandik.
DENTSITATEA Gorputz baten MASA eta BOLUMENAREN arteko erlazioa da. Gorputz baten dentsitatea jakiteko, ezagutu behar dugu, aldez aurretik, zein den bere masa eta bere bolumena.
Ariketa egin baino lehen, egin ezazu ESPERIMENTO INTERAKTIBOA HAU. Gazteleraz dago eta oso interesgarria da Dentsitatea zer den ikasteko. Sartu loturan eta aurrera! AZALPENAK GAZTELANIAZ izango dituzu hemen klikatzen eta...pentsa! Zer da dentsoago, kilo lasto bat ala kilo berun bat??? Ikusi azalpena orrialde honetan. KLIKATU! Orain,hobeto ulertzeko dentsitatea zer den edota zergatik flotatzen dute gorputz batzuek, ikusi hurrengoa:
Iragazketa (solido-likidora) Prozesu honen bidez, solido disolbaezina eta likido bat banantzen dira.
Likidoa material porotsuan zehar pasatzen da. Kontuan hartu beha da, beti, poroek partikula solidoak eta tamaina txikiagoa izan behar dutela.
Iragazketa (solido- solidora) Tamaina desberdineko partilula solidoak banantzeko erabiltzen da. Bahearen sarearen tamaina egokitu behar dugu kasu bakoitzean, partikulen diametroarekiko.
Dekantazioa Dentsitate desberdineko bi likido nahastezin banantzeko metodoa da. Olioa eta ura, adibidez. Prozesu honetan inbutu edo txurrutel berezi bat erabiltzen da: dekantazio-enbutua.
Magnetismoa Bi solido banantzeko metodoa da. Bietako bat ez da erakarria izango eremu magnetiko batean, baina bestea bai.
Destilazioa Irakite puntu desberdina duten bi likidoak banantzeko metodoa da.
Kristalizazioa (lurrinketaren bitartez) Uretan disolbaturiko solidoak banantzeko metodoa da. Ura lurrinduz, solutua solidotzen da, askotan solido kristalino bezala.
NAHASTEAK BANATZEKO METODOAK Nahaste homogeneoak Nahaste heterogeneoak Klikatzen marrazkian hainbat metodo ikusteko aukera izango duzu:
Orain bideoak ere ikusiko ditugu jakiteko metodo desberdinak nolakoak diren:
Nola identifikatu ahal dugu materia? Dena da materia? Materia mota desberdinak daude?... Saiatuko gara kontzepto hauek argitzen.
Elemento hauetatik, zeintzuk dira materia eta zeintzuk ez? Ura, adimena, kotoia, airea, musika, burdina, maitasuna.
Komentatu gelan: zergatik aukeratu dituzue batzuk materiatzat eta besteak ez? Pentsatu ahal duzue masa duen guztiak eta bolumena okupatzen dutenak aukeratu dituzuela...
Bada, horixe da MATERIA
ORAIN KLIKATU BEHEKO MARRAZKIAN ETA PRAKTIKATU HEMEN AZALDUTAKOA:
MATERIAREN OSAGAIAK
1. MATERIA mugimenduan dabiltzan partikulez osaturik dago. Molekulak dute izena.
2. Partikula horien artean ez dago ezer, hutsa, besterik.
3. Partikulek elkar erakartzen dute.
4.- Partikula horik espazioan modu desberdinean antolatzen dira eta horren arabera, materia bera 3 egoera desberdinetan aurki dezakegu:
EGOERA SOLIDOAN
EGOERA LIKIDOAN
GAS EGOERAN
GOIKO IRUDIAN ZEIN DA SOLIDO? ETA ZEIN LIKIDO? ETA GASA?
MATERIAREN PROPIETATEAK:
PROPIETATE EDO EZAUGARRI OROKORRAK: materia guztiek dituzten ezaugarriak.
Propietate orokorrak dira substantzia bat identifikatzeko baliorik ez dutenak. Propietate orokorrak ezin dira bereiztu. Hau dela eta, Masa, bolumena eta gorputzen tenperatura dira propietate orokorrak. Hauek gorputz guztietan daude.
Substantzia guztiek bolumen bat edo beste okupatzen dute, masa daukate eta tenperatura zehatz bat izaten dute; magnitude hauen arabera, ezin dugu substantzia desberdinak bereiztu eta identifikatu.
MASA
Materia kantitatea da. Kilogramotan (Kg) eta gramotan (g) neurtzen da. Horretarako BALANTZA izeneko tresna erabiltzen da.
Kontuz!!! masa eta pisua EZ DIRA gauza bera.
Gogoratu masa unitatea kilogramoa dela; pisua, aldiz, Lurrak gorputzei egindako erakarpen-indarra da, eta, hura neurtzeko, ez dira kilogramoa edo gramoa erabiltzen, beste unitate batzuk baino
BOLUMENA
Unibertsoko gorputz guztiek beteko dute espazio bat eta jakina, inoiz ezin elkartuko dira bi gorputz espazio berberan. Bat dagoen lekuan hori baino ez da sartuko.
Esan dezakegu bolumena materia kantitate batek hartzen duen espazioa dela.
Masa neurtzeko balantza erabiltzen den bezala, bolumena neurtzeko ontziak behar dira. Ontziei buruz ari garenean, edukiera terminoa erabiltzen da. Bolumenaren nazioarteko unitatea metro kubikoa da, hau da, m3, . Honek zer esan nahi du? Ba, hiru neurri hartzen direla kontutan, zabalera, altuera eta sakonera. Hiru dimentsiotako neurria dela esan dezakegu.
Beste neurri batzuk ere, litroa (l) kasu edo mililitroa (ml), oso erabiliak dira, batez ere ontzien edukierari dagokionean.
Orain, ikusi eta egin ariketa batzuk; eta, aldi berean, ikasi:
PROPIETATE EDO EZAUGARRI ESPEZIFIKOAK: bereziki materia bakoitzak dituenak
Fusio-puntua
Dentsitatea
Irakite-puntua
Gogortasuna
Biskositatea edo likatasuna
Hauskortasuna
Erregaitasuna
Disolbagarritasuna (uretan)
Eroankortasun elektrikoa
Elastizitatea
Propietate espezifikoek bereizten dituzte materia batzuk eta besteengandik.
DENTSITATEA
Gorputz baten MASA eta BOLUMENAREN arteko erlazioa da. Gorputz baten dentsitatea jakiteko, ezagutu behar dugu, aldez aurretik, zein den bere masa eta bere bolumena.
Ariketa egin baino lehen, egin ezazu ESPERIMENTO INTERAKTIBOA HAU. Gazteleraz dago eta oso interesgarria da Dentsitatea zer den ikasteko. Sartu loturan eta aurrera!
AZALPENAK GAZTELANIAZ izango dituzu hemen klikatzen eta...pentsa! Zer da dentsoago, kilo lasto bat ala kilo berun bat??? Ikusi azalpena orrialde honetan. KLIKATU!
Orain,hobeto ulertzeko dentsitatea zer den edota zergatik flotatzen dute gorputz batzuek, ikusi hurrengoa:
SUBSTANTZIA
Edozein gauza osatzen duen materia da. Bi mota daude:
-Puruak: Substantzia bakar batez osatuak daude ( ura, urrea, kobrea ..)
-Nahasteak: Substantzia bat baino gehiagoz osaturik daude eta bi motatakoak izan daitezke, HOMOGENEOAK ETA HETEROGENEOAK.
Orain praktikatu apur bat. Klikatu eta ariketa egin.
Nahasteen bereizte metodoak:
-Iragazketa
-Dekantazioa
-Magnetismoa
-Destilazioa
-Lurruntzea
Iragazketa (solido-likidora)
Prozesu honen bidez, solido disolbaezina eta likido bat banantzen dira.
Likidoa material porotsuan zehar pasatzen da. Kontuan hartu beha da, beti, poroek partikula solidoak eta tamaina txikiagoa izan behar dutela.
Iragazketa (solido- solidora)
Tamaina desberdineko partilula solidoak banantzeko erabiltzen da. Bahearen sarearen tamaina egokitu behar dugu kasu bakoitzean, partikulen diametroarekiko.
Dekantazioa
Dentsitate desberdineko bi likido nahastezin banantzeko metodoa da. Olioa eta ura, adibidez. Prozesu honetan inbutu edo txurrutel berezi bat erabiltzen da: dekantazio-enbutua.
Magnetismoa
Bi solido banantzeko metodoa da. Bietako bat ez da erakarria izango eremu magnetiko batean, baina bestea bai.
Destilazioa
Irakite puntu desberdina duten bi likidoak banantzeko metodoa da.
Kristalizazioa (lurrinketaren bitartez)
Uretan disolbaturiko solidoak banantzeko metodoa da. Ura lurrinduz, solutua solidotzen da, askotan solido kristalino bezala.
NAHASTEAK BANATZEKO METODOAK
Nahaste homogeneoak Nahaste heterogeneoak
Orain bideoak ere ikusiko ditugu jakiteko metodo desberdinak nolakoak diren: