Gure planeta hiru geruzek osatzen dute: atmosferak, hidrosferak eta litosferak. Atmosfera planeta inguratzen duen gas-geruza da; hidrosfera ozeanoek, ibaiek eta lurpeko urek osatzen dutena da eta Litosfera kontinenteak zein itsaso eta ozeano hondoak osatutako kanpoko geruza da. Lurrak izan duen itxura fisikoa ez da beti berdina izan. Izan ere, kontinenteak, mendiak eta ozeanoak ez dira estatikoak, baizik eta aldaketak izaten dituzte. Aldaketa horiek plaka tektonikoek mugitzen dituzten barne-fluxuen korronteei esker izaten dira.
1.-Hidrosfera:
Hidrosfera lurrazaleko ura (egoera likidoan eta solidoan) hartzen duen geruza da. Lurra sortu zenean, duela 4.600 milioi urte, tenperatura altuek zirela medio, ur guztia lurruna mantentzen zuten. Planeta hozterakoan, prezipitazio handiek ozeanoak sortu zituzten.
Litosfera:
Litosfera planetaren kanpoaldeko zati solidoa da. Nahiko lodiera erlatibo txikia du, 100 kilometro inguru, eta lurrazalak eta mantuaren goiko parteak osatzen dute. Aldi berean, litosferak lodiera eta konposizioa desberdina du ozeanoan eta kontinenteetan. Ozeanoko eremuetan geruza meheagoa da, 7 kilometrotako batez besteko lodierarekin. Basalto-haitzek osatzen dute batez ere, kuartzo eta feldespato askorekin. Kontinenteetako geruza aldiz, lodiagoa da, eta 40 edo 50 kilometroko lodiera izan dezake.
Atmosfera:
Atmosfera Lurra estaltzen duen gas-geruza da. Sortu zen lehenengo faseetan izaera erreduktorea zuen, hainbat gas, hala nola ur-lurruna, karbono-dioxidoa eta nitrogenoa, planetaren lurrazaleko materialak hoztu eta solidotu zirenean aireratu zirenak. Atmosfera oxigenorik ez zuenez, sorturiko lehenengo zelulak anaerobioak izango ziren. Gero, beren funtzionamenduaren ondorioz oxigenoa kanporatzen zuten mikroorganismoak agertzen hasi ziren, eta atmosfera apurka-apurka aldatu egin zen, erreduktorea izatetik oxidatzailea izatera pasatuz. Ozono-geruza osatu zen, eguzki-argiaren erradiazio ultramoreetatik babesten gaituena, eta horri esker, organismo zelular konplexuagoak agertu ziren, gerora lehenengo organismo zelulabakarrak sorraraziko zituztenak. IKUSI BIDEO HAU:
Atmosferaren geruzak:
Atmosfera, bere aldetik, hainbat geruzatan banatzen da: • Troposfera: lurrazalarekin kontaktuan dagoen geruza da eta, batez beste, 12 km-ko altuerara iristen da. Geruza horretan daude bizidunak (biosfera) eta bertan erabakitzen da eguraldia. • Estratosfera: atmosferaren bigarren geruza da eta 12. km-tik 50. km-ra hedatzen da; estratosferan dago izpi ultramoreak iragazten dituen ozono-geruza. • Mesosfera: 50. km-tik 80 km arteko altuerara iristen den geruza da; espaziotik datozen meteoritoak geruza horretan desegiten dira eta izar iheskorrak sortzen. • Termosfera edo ionosfera: 80. km-tik 500. km-ra hedatzen den geruza da. Termosferan Eguzkitik datozen gamma eta X izpiek ioi bihurtzen dituzte atmosferako atomoak. Irrati-uhinak geruza horretan islatzen dira eta komunikazio-sateliteak ere bertan mugitzen dira. • Metasfera edo exosfera: Atmosferako azken geruza da, 500. km-tik gora hedatzen da eta bertako gasen konposizioa oso bestelakoa da troposferakoaren aldean: osagai nagusia atomo arinak dira; nagusiki, hidrogenoa. Atmosferaren konposizioa konstantea izan ez bada ere historian zehar, oreka baten barruan egon da beti, naturak dituen mekanismoei esker. Gizakiak XIX. mendean egindako iraultza industrialarekin batera, atmosferaren oreka apurtzen hasi zen, gas-isuriak gero eta handiagoak zirelako. Atmosferak baliatu izan dituen autorregulazio-mekanismoek gaur egun ezin diete jada aurre egin isurtzen diren gas guztiei eta, ondorioz, airearen gero eta kutsadura larriagoa daukagu. Kutsadurak eragindako ondorio larrienetakoak **berotegi efektua**, **ozono-geruzaren zuloa** eta **euri azidoa** dira.
HURRENGO IRUDIAN KLIKATZEAN INFORMAZIOA ETA ARIKETAK DITUZU, BAINA GAZTELANIAZ:
ETA HEMEN KLIKATU ETA BESTE ARIKETA BAT DUZU. ETA GEHIAGO JAKITEKO BIDEOAK IKUSI (GAZTELANIAZ ZEIN EUSKARAZ):
Lurra barnetik
Lurraren barnealdea hiru geruzatan banaturik dago, horiek osatzen dituzten materialen arabera:
• Nukleoa:Lurraren geruzarik barnekoena da. Barneko nukleoa solidoa da, Lurraren barnealdean izaten diren presio handien ondorioz ziurrenik. Kanpoko nukleoa likidoa da eta burdinak eta nikelak osatzen dute batez ere.
• Mantua:Lurraren erdiko geruza da. Mantuaren izaera erdi-likidoa du eta bertan olibino eta piroxeno (burdin eta magnesio silikatoak) harkaitzak dira nagusi. Geruza hori sakontasun handiagoz aztertu ahal izan da, sumendiek erupzio egiten dutenean botatzen duten magma bertatik baitator, bestelako materialekin batera, hau da, gasak, errautsak, eta abar.
• Azala: Lurraren geruzarik kanpoaldekoena. Solidoa da eta aluminioan aberatsak diren silikatoez osatua dago.
Lurra
Gure planeta hiru geruzek osatzen dute: atmosferak, hidrosferak eta litosferak. Atmosfera planeta inguratzen duen gas-geruza da; hidrosfera ozeanoek, ibaiek eta lurpeko urek osatzen dutena da eta Litosfera kontinenteak zein itsaso eta ozeano hondoak osatutako kanpoko geruza da. Lurrak izan duen itxura fisikoa ez da beti berdina izan. Izan ere, kontinenteak, mendiak eta ozeanoak ez dira estatikoak, baizik eta aldaketak izaten dituzte. Aldaketa horiek plaka tektonikoek mugitzen dituzten barne-fluxuen korronteei esker izaten dira.
1.-Hidrosfera:
Hidrosfera lurrazaleko ura (egoera likidoan eta solidoan) hartzen duen geruza da. Lurra sortu zenean, duela 4.600 milioi urte, tenperatura altuek zirela medio, ur guztia lurruna mantentzen zuten. Planeta hozterakoan, prezipitazio handiek ozeanoak sortu zituzten.
Litosfera:
Litosfera planetaren kanpoaldeko zati solidoa da. Nahiko lodiera erlatibo txikia du, 100 kilometro inguru, eta lurrazalak eta mantuaren goiko parteak osatzen dute.
Aldi berean, litosferak lodiera eta konposizioa desberdina du ozeanoan eta kontinenteetan. Ozeanoko eremuetan geruza meheagoa da, 7 kilometrotako batez besteko lodierarekin. Basalto-haitzek osatzen dute batez ere, kuartzo eta feldespato askorekin.
Kontinenteetako geruza aldiz, lodiagoa da, eta 40 edo 50 kilometroko lodiera izan dezake.
Atmosfera:
Atmosfera Lurra estaltzen duen gas-geruza da. Sortu zen lehenengo faseetan izaera erreduktorea zuen, hainbat gas, hala nola ur-lurruna, karbono-dioxidoa eta nitrogenoa, planetaren lurrazaleko materialak hoztu eta solidotu zirenean aireratu zirenak.
Atmosfera oxigenorik ez zuenez, sorturiko lehenengo zelulak anaerobioak izango ziren. Gero, beren funtzionamenduaren ondorioz oxigenoa kanporatzen zuten mikroorganismoak agertzen hasi ziren, eta atmosfera apurka-apurka aldatu egin zen, erreduktorea izatetik oxidatzailea izatera pasatuz. Ozono-geruza osatu zen, eguzki-argiaren erradiazio ultramoreetatik babesten gaituena, eta horri esker, organismo zelular konplexuagoak agertu ziren, gerora lehenengo organismo
zelulabakarrak sorraraziko zituztenak.
IKUSI BIDEO HAU:
Atmosferaren geruzak:
Atmosfera, bere aldetik, hainbat geruzatan banatzen da:
• Troposfera: lurrazalarekin kontaktuan dagoen geruza da eta, batez beste, 12 km-ko altuerara iristen da. Geruza horretan daude bizidunak (biosfera) eta bertan erabakitzen da eguraldia.
• Estratosfera: atmosferaren bigarren geruza da eta 12. km-tik 50. km-ra hedatzen da; estratosferan dago izpi ultramoreak iragazten dituen ozono-geruza.
• Mesosfera: 50. km-tik 80 km arteko altuerara iristen den geruza da; espaziotik datozen meteoritoak geruza horretan desegiten dira eta izar iheskorrak sortzen.
• Termosfera edo ionosfera: 80. km-tik 500. km-ra hedatzen den geruza da. Termosferan Eguzkitik datozen gamma eta X izpiek ioi bihurtzen dituzte atmosferako atomoak. Irrati-uhinak geruza horretan islatzen dira eta komunikazio-sateliteak ere bertan mugitzen dira.
• Metasfera edo exosfera: Atmosferako azken geruza da, 500. km-tik gora hedatzen da eta bertako gasen konposizioa oso bestelakoa da troposferakoaren aldean: osagai nagusia atomo arinak dira; nagusiki, hidrogenoa.
Atmosferaren konposizioa konstantea izan ez bada ere historian zehar, oreka baten barruan egon da beti, naturak dituen mekanismoei esker. Gizakiak XIX. mendean egindako iraultza industrialarekin batera, atmosferaren oreka apurtzen hasi zen, gas-isuriak gero eta handiagoak zirelako. Atmosferak baliatu izan dituen autorregulazio-mekanismoek gaur egun ezin diete jada aurre egin isurtzen diren gas guztiei eta, ondorioz, airearen gero eta kutsadura larriagoa daukagu. Kutsadurak eragindako ondorio larrienetakoak **berotegi efektua**, **ozono-geruzaren zuloa** eta **euri azidoa** dira.
HURRENGO IRUDIAN KLIKATZEAN INFORMAZIOA ETA ARIKETAK DITUZU, BAINA GAZTELANIAZ:
ETA HEMEN KLIKATU ETA BESTE ARIKETA BAT DUZU. ETA GEHIAGO JAKITEKO BIDEOAK IKUSI (GAZTELANIAZ ZEIN EUSKARAZ):
Lurra barnetik
Lurraren barnealdea hiru geruzatan banaturik dago, horiek osatzen dituzten materialen arabera:
• Nukleoa: Lurraren geruzarik barnekoena da. Barneko nukleoa solidoa da, Lurraren barnealdean izaten diren presio handien ondorioz ziurrenik. Kanpoko nukleoa likidoa da eta burdinak eta nikelak osatzen dute batez ere.
• Mantua: Lurraren erdiko geruza da. Mantuaren izaera erdi-likidoa du eta bertan olibino eta piroxeno (burdin eta magnesio silikatoak) harkaitzak dira nagusi. Geruza hori sakontasun handiagoz aztertu ahal izan da, sumendiek erupzio egiten dutenean botatzen duten magma bertatik baitator, bestelako materialekin batera, hau da, gasak, errautsak, eta abar.
• Azala: Lurraren geruzarik kanpoaldekoena. Solidoa da eta aluminioan aberatsak diren silikatoez osatua dago.
BIDEOAK IKUSI:
BIRPASATU DENA AURKEZPEN HONEN BIDEZ