KORRIKA 18

Korrika 18k Eman euskara elkarri dio, euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko.
Dakienak ikasi nahi duenari irakatsi, ulertzen duenak hitz egiten duenari erabiltzeko aukera eman, agintariek herritar orori ikasteko bideak erraztu… Denok dugu zeresana eta zeregina. Euskara denona da eta denontzat izan behar du. Kohesiorako lehengaia eta tresna.

logo1_hor
logo1_hor




Korrika 18k zabaldu nahi duen mezuan, euskara euskal herritarron elkarbizitzarako gakoa dela diogu, elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko, eta elkar ulertzeko tresna. Baina horretarako, euskal herritarrok euskal kultura ezagutzea eta euskara jakitea beharrezkoa da.
Horregatik, Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu. Euskalakari izateko ahaleginean euskara ikasten eta praktikatzen ari diren guztiak. Lanetik irtendakoan euskara ikastera doazen Aitor eta Nerea, bilobak eskolan utzi eta gero euskaltegira doazen Karmen eta Jose, euskara ikasten hasi den Yasmin, mintzalagun talde batean dagoen Felipe, barnetegira doan Ximun, Gau Eskolan ari den Elisabete, Osvaldo, Ane…
2013ko martxoaren 14an Andoainen, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24an Baionara heldu arte.

Martxoak 21, osteguna: Basauri 23:15:37