KALEKO UMEAK
external image slide_issue_24377.jpg



``Kaleko umeak´´ hiri bateko kaleetan bizi diren umeak dira. Horiek ez dute helduen babesarik ezta familiarik ere. Gehienetan, utzitako edifizioetan bizi ohi dira edo kartoizko kutxetan edo aparkalekuetan edo tren-geltoki abandonatuetan edo lo egin ahal duten edozein txokotan non poliziek aurkitu ezin izango dituzten edota jipoituta ez izateko babeslekua den.

Ume hauek era askotako bizitza izan dezakete: Egun osoa kalean ematen duten umeak eta gero,etxera lo egitera doazenak gurasoak haietaz arduratzen ez baitira, edo berezko giza-taldeak sortzen dituzten gazte independienteak, edo lapurretan aritzen diren drogazaleen taldeak. Edonola, bi multzo egin ditzakegu:

a)-Kaleko umeak, gehienetan, eskaleak dira eta eguna bukatzen denean etxera itzultzen dira haiek lortutako diruarekin familiaren ekonomian laguntzeko asmoz. Gutxitan, eskolara doaz eta familiaren hurbiltasuna dute. Kasu hauetako umeek familiaren ekonomia arazoak dituzte eta, horrexegatik, kalean denbora gehiago eman ohi dute.

b)-Kaleko umeak ere kalean bizi direnak dira, familiarik ez dutelako.

Brasilen, gutxigorabehera, 10.000.000 kaleko ume daude.
external image 20070410klpgeodes_52.Ies.SCO.jpg

Kalean dauden umeak gehienetan ez dira umezurtzak, baina amak ezkongabeak dira eta gutxienez bost anai-arreba dute.
Amen soldata ez da nahikoa beren seme-alabentzako janaria erosteko, orduan amak lagun bat bilatu behar du ekonomian laguntzeko. Baina, gehienetan, seme-alabek lagun honen indarkeri sexuala eta fisikoa sufritu behar dituzte.
Egoera larri honetan amak aukeratu behar du bere seme-alaben edota lagunaren artean, tristea da baina, gehienetan, amak ekonomiarekin laguntzen diona aukeratzen du. Horregaitik umeek, azkenean, kalera joan beharra dute bizimodua bilatzeko.
Bizitzeko eta diru pixka bat irabazteko honelako gauzak egin ohi dituzte:
Poltsak eta boligrafoak saltzen dituzte, zapatak garbitzen dituzte eta gaua iristen denean bere sexua saltzen dute. Baina batzutan ez da nahiko, kaleko jendeak eta poliziek hiltzen dituztelako, ezer egin gabe.
Brasil bosgarren munduko biztanle gehien dituen herria da,190.000.000 gutxi gorabeherako biztanle ditu. Pobreen eta aberatsen arteko desberdintasunak munduko nabarienak dira: Brasilgo biztanle poteretsu %1ak herriko %50aren aberastasuna kontrolatzen du, eta pobrea den biztanleriaren erdia baino gehiagok %10arekin bizi behar du.
external image mario%20franco%20ninos%20de%20la%20calle%20y%20algo%20mas%202011%202%20portalguarani.jpg
Kaleko umeak hirietako arazo bat bihurtu dira, eta arazo larriagoa da hirietako biztanleria gaztetzen ari delako.
18 urte bete baino lehen, Brasilgo "kaleko ume" gehienak hilko dira. Egunero 4 edo 5 nerabe hiltzen dira, eta 12 minuturo ume bat jipoitzen dute. Egunero 2 hilketa daude eta batzuek 4 direla esaten dute. Bestalde, batzuek diote umeak exekutatu egin dituztela eta mozketak egin dizkietela ere. Aurrekoa nazioarteko egunkarien bidez kritikatu zenez, "heriotzaren eskuadroiek" haien "garbiketa" lanak beste era batean egin behar izan zituzten, baina, zoritxarrez, oraindik daude.
external image paramilitares_med.jpg