KASKAROTEN JARDUERAK Kaskarotak izeneko dantzariak etxez etxe aritzen dira eskean, bitartean dantza erraz batzuk egiten dituztelarik. Uztaritze, Larrezoro, Hazparne, Ezpeleta, Beskoitze, Lekorne eta beste zenbait herritan egiten dute eskea kaskarotek. Garai batean, dantzariak hiletajantziak soinean zituztela zanpantzarra- Lantzeko ziripotaren antzekoa- kalez kale lagundu, eta enparantzan epaitu eta erre egiten zuten. Oraindik ere mantentzen da ohitura hau, baina zanpantzarrari euskal mitologiako beste zenbait elementu ere batu dizkio Uztaritzeko dantza taldeak. Lamiak, abereak, ilargia... pertsonaia berriek zanpantzarra laguntzen dute, eta hau erretakoan dantza egiten dute bere inguruan. Ohitura zaharraren osagarri berria sortu dute, beraz. Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen Ihauteriak. Lehen hiru egunotan dantzariak desfilean joaten dira batetik bestera. Orain 25 urte Lapurdin inauteriak galtzear zeuden. Bizpahiru herritan baino ez zioten eusten inauteriak ospatzeko modu tradizionalari. Horietako bat Uztaritz zen. Horretara, Argia dantzari taldeak, beste batzuen artean, Uztaritzeko inauteria aztertu zuen, eta horretan oinarrituta sortu zen gero Lapurdiko beste herrietara zabaldu den inauterietako dantza eredua (makila dantza).
KASKAROTEN JARDUERAK
Kaskarotak izeneko dantzariak etxez etxe aritzen dira eskean, bitartean dantza erraz batzuk egiten dituztelarik. Uztaritze, Larrezoro, Hazparne, Ezpeleta, Beskoitze, Lekorne eta beste zenbait herritan egiten dute eskea kaskarotek.
Garai batean, dantzariak hiletajantziak soinean zituztela zanpantzarra- Lantzeko ziripotaren antzekoa- kalez kale lagundu, eta enparantzan epaitu eta erre egiten zuten.
Oraindik ere mantentzen da ohitura hau, baina zanpantzarrari euskal mitologiako beste zenbait elementu ere batu dizkio Uztaritzeko dantza taldeak. Lamiak, abereak, ilargia... pertsonaia berriek zanpantzarra laguntzen dute, eta hau erretakoan dantza egiten dute bere inguruan. Ohitura zaharraren osagarri berria sortu dute, beraz.
Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen Ihauteriak. Lehen hiru egunotan dantzariak desfilean joaten dira batetik bestera.
Orain 25 urte Lapurdin inauteriak galtzear zeuden. Bizpahiru herritan baino ez zioten eusten inauteriak ospatzeko modu tradizionalari. Horietako bat Uztaritz zen. Horretara, Argia dantzari taldeak, beste batzuen artean, Uztaritzeko inauteria aztertu zuen, eta horretan oinarrituta sortu zen gero Lapurdiko beste herrietara zabaldu den inauterietako dantza eredua (makila dantza).