KASKAROTEN JANZKERA
Uztaritzen ospatzen den inauterian parte hartzen duten dantzariak dira. Mutilek alkandora eta praka zuriak dituzte, txapela bordatua, gerriko zabal morea, praken alboetan koloreetako zintak josita irudi geometrikoak eginezeta eraztun batekin lotzen den lepoko gorria izaten dute. Eskuetan bina makilatxo eramaten dituzte. Kaskaroten kapitainak gorri biziko eta urrezko koloreko kasaka bat soinean eramaten du eta banderaz arduratzen da.
Neskek alkandora eta koloreetako zintaz apaindutako gona zuria, gerriko zabala eta buruan loraz apaindutako zinta bat daramatzate.



kaskarota_dantzan.jpg