KOTILUNGORRIEN JANZKERA

images_002.jpeg

Uztaritzeko inauterietan pertsonai asko daude haien mozorroekin, baina ikusgarrienak kotilungorrien mozorroak dira.
Kotilungorriek gona gorria dute soinean fraka zurien gainetik eta artilezko jaka zuria. Gonaren gainean koloreetako amantala eta honen poltsikoan airera eta jendeari botatzeko errautsa daramate. Eskuan ostera, makila bat daramate eta bertatik zintzilika behi buztana. Buruan txano luze piramidala daramate eta gerrian zintzarri ugari eskegita.Aurpegia oihal gorrizko maskara batez estalia dute, ahoa eta begiak bistan dituztela.

external image image_large