Guztiok ohartzen gara ingurukoekin ditugun harremanetan eta geure buruarekiko harremanean kanpoko itxurak duen garrantziaz.Publizitate, zine, telebista, moda eta aberretatik hain erasokor jasotzen dugun mezuari entzungor egin diezaiokegu, diktadura estetiko horretatik aparte bizi eta gure itxurarekin gustura sentitu, eskasa izan arren. Baina,zer gertatzen da atsegin izatea eta irudi ona ematea gustatzen bazaigu, baina aldi berean, lortu ezin ditugun helburu horiek iristeko obsesio etsigarri horretan parte hartzerik onartzen ez badugu? Baina horregatik inolako tiraniatan sartu edo gure osasunari kalte egin gabe.
Alternatiba guztiak dira posible,baina gure eka emozionalarekiko errukiorrenak geure gorputzean gustura sentiaraziko gaituztenak dira,beti ere askatasunez jokatuz eta geure balore-sistema errespetatuz.Eta inolako obsesioa eta traumarik gabe bizi izanda.
Azkenaldian telebistako bi saio daude askoren ahotan: Desnudas eta Cambio radical. Realityak dira biak eta gorputzaren edertasuna eta haiekiko konplexuak azaltzen dira biotan.
Fisikoki erakargarri diren limurtzaileago kontsideratzen dira eta aukera handiagoa dute bikotekidea aurkitzeko.
Aurreko guztia (errelitatea gordin-gordina) Dion, Berscheid eta Walter-ek 1972an deskribatu zuten "Ederra den guztia ona da" premisan oinarritzen da.
Gustura ez egoteak, pertsonak bere buruaz duen irudia eta barneratu dituen estandar sozialak bat ez datozela adirazten du.
Estatu Batuetako epaiketetako zinpekoek bigunago jokatzen duten sexu jazarpenagatik errudun direnekin, gizonezko erakargarriak direnean ata biktima hain ederra ez denean.
Zer dira benetan tratu txarrak:
Xarma fisikoa eta norebere buruaren irudia Norbere burua ideal handiekin konparatzea oso kaltegarria izan liteke,gutxi balio dela sentitu eta elikadura arloko arazoak gertazen baitira.
Xarma fisikoa eta genero desberdintasuna.
Emakume gehienek argalago egon nahi izaten dute. Norbere irudiarekin konforme ez sentitzen hori egoten da anorexia eta bulimia bezalako arazoen atzean.
Gizartearen gehiengoak onartzen du,egun, emakume eta gizonek urteetan bereganatu dituzten rolak eta jokamoldeak bereiztuak izan direla eta,oraindik ere,horrela izaten jarraitzen dutela.Baina hori nagusien gauza dela pentsatzen da sarritan, eta haurrak haur izanik, inuzentago direlakoan-edo, ez dutela sexuaren arteko bereizketarik egiten pentsatu ohi da. Are gehiago,mutilek harro adierazten dute kide diren neskak jo egiten dituztela eta mutila izateak ematen dien ahalmen hori plazaratzeko ez dute inolako lotsarik izaten. Neska askok,berriz, indarkeria hori jotzen dute mutilen balio guztietan okerrentzat.
Era berean,emakumeek zertan lan egin dezaketen galdegitean, etxeko andre, garbitzaile, sukaldari, go-go edota prostituta erantzun dute mutilek batik bat. Gizonezkoek,aldiz, futbolista, lehendakariak, exekutiboak edo suhiltzaileak izan ahalko dira, haurren iritziz.
Neskak patio bazterrean jolasten:
Umeak jolastorduan daudenean ere nabaria da bereizketa. Izan ere, mutilak patioaren erdialde osoa betetzen dute, futbolean jolasteko gehienbat. Neskak, aldiz, patioaren bazterrean egoten dira oso leku mugatuan, eta mugimendu handirik eskatzen ez duten jolasetan.