INDARRAK ETA MAKINAK: HASI BAINO LEHEN, JAKIN BEHAR DIREN HAINBAT KONTZEPTU
Objektu bat higitzeko edo deformatzeko, zergatia behar izaten du. INDARRA objektu bat deformatzeko edo haren higidura-egoera aldatzeko gai den edozein kausa da, hots, indarrak objektua higiarazi, geldiarazi eta azelerarazten du. Esan daiteke INDARRA gorputz baten pausagunea edo higidura aldatzeko edo gorputz bat deformatzeko gai den edozer dela.
Beste modu batez esana, geldi dagoen gorputz bat ez da higitzen hasiko indarren batek eragiten ez badio eta mugiarazten ez badu. Horregatik, baloi bat ez da mugituko norbaitek ostiko bat eman arte.
Gorputz bat higitzen ari bada, lerro zuzenenean higitzen jarraituko du, ez inork ez ezerk bultzatzen ez badu ere, harik eta indarren batek geldiarazi edo norabidez aldarazi arte: baloiak higitzen jarraituko du, esate baterako, atezainak gelditu arte.
LABURPEN GISA, IKUSI ANE ARRIBILLAGAK EGINDAKO GLOGSTER HAU, LANDUTAKO EKURIK GARRANTZITSUENAK AURKITUKO DITUZU, MEREZI DU ETA: KLIKATU HEMEN.
HAINBAT INDAR MOTA UKIPEN INDARRAK, URRUTIKO INDARRAK ETA INDAR ELEKTRIKOAK
Ukipen indarrak: indarra egiten duen gorputzak eta indarrak eragiten dion gorputza elkar ukitu behar dute.
Marruskadura: Gorputz bat higitzean agertzen den indar bat da. Indar horren noranzkoa higiduraren aurkakoa da beti. Lurra igurtzeak eragiten du, bai eta aireak edo urak egiten duten erresistentzia ere. Hau da, kontaktuan dauden bi gainazal elkarrekiko mugitzen direnean, mugimendu horren aurkako erresistentzia gisa sortzen den indarra da
Espazioan, ordez, ez dago airerik eta, beraz, ez dago marruskadurarik. Hori dela eta, satelite artifizialak eta bestelako espazio-ontziak erregairik erabili gabe higitzen dira espazioan. Adibide bat ulertzeko: indar honek pilota gelditzen du. Apurka, pilota gelditzen da, lurraren marruskadura-indarraren ondorioz.
Urrutiko indarrak: indarra egiten duen gorputzak eta indarra eragiten dion gorputza ez dira elkar ukitzen.
Magnetismoa:imanek metalak erakarri edo urruntzen dituzte. Bi polo dituztelako gertatzen da: Polo positiboa edo hego poloa (+) etaPolo negatiboa edo i par poloa (-). Bi poloak desberdinak badira (- eta +): erakarri. Bi poloak berdinak badira (+ eta +; - eta -): urrundu. (IKUSI GOIKO BIDEOA)
GRABITATEA
Lurrak objektu guztiak erakartzeko duen indarra da. Airean objektu bat askatzen badugu, lurrera eroriko da, grabitatearen ondorioz. Grabitate- indarra gorputzak lurrazalera erakartzen dituen indarra da. Horregatik, gora jauzi egiten dugunean, berriz ere behera erortzen gara, hegan jarraitu eta espazioan galdu ordez. Grabitate indarra higidurari eragiten dio: indarra den aldetik, gorputz bat higitzea eragin dezake, bai eta hura gelditzea ere.
Baina, horrez gain, higidura beste modu batzuetan ere alda dezake: Adibidez, pilota bat gorantz jaurtitzen badugu gorantz egiten dugu indar, eta pilotari goranzko abiadura bat eragiten diogu.. Baina pilota askatzen dugunean, grabitatea pilotaren abiadura moteltzen hasten da.. Pilota gero eta polikiago igoko da, harik eta punturik gorenean guztiz gelditu arte. Une horretatik aurrera, grabitateak beherantz higiarazten dio, eta gero eta abiadura handiagoa eragiten, harik eta lurrera iritsi arte.
3. Indar elektrikoak
Karga elektrikoa duten objekturen arteko indarrak dira. Indar horiei esker funtzionatzen dute zirkuitu elektrikoek. Erakarpen edo aldarapen-indarrak izan daitezke.
EZAGUTZEN AL DUZU NEWTON? ZER DAKIGU BERARI BURUZ?
ISAAC NEWTON: 1642. urtean Ingleterran sortutako matematiko eta fisikoa ezagutu nahi baduzu egin ezazu klik bideo honetan. Zein izan zen bere teoria?
GRABITATEARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO IKUSI BIDEOA ETA NASA-ko ORRIALDEAN SARTU ERE (AZKEN HONETAN ZIENTZIARI BURUZKO INFORMAZIOA ETA JOLASAK DITUZU, INTERESGARRIA DA)
MAKINAK
HONETAZ GEHIAGO JAKITEKO ETA ARIKETAK EGITEKO KLIKATZEN HEMEN LORTUKO DUZU.
INDARRAK ETA MAKINAK:
HASI BAINO LEHEN, JAKIN BEHAR DIREN HAINBAT KONTZEPTU
Gorputz bat higitzen ari bada, lerro zuzenenean higitzen jarraituko du, ez inork ez ezerk bultzatzen ez badu ere, harik eta indarren batek geldiarazi edo norabidez aldarazi arte: baloiak higitzen jarraituko du, esate baterako, atezainak gelditu arte.
LABURPEN GISA, IKUSI ANE ARRIBILLAGAK EGINDAKO GLOGSTER HAU, LANDUTAKO EKURIK GARRANTZITSUENAK AURKITUKO DITUZU, MEREZI DU ETA: KLIKATU HEMEN.
HAINBAT INDAR MOTA
UKIPEN INDARRAK, URRUTIKO INDARRAK ETA INDAR ELEKTRIKOAK
par poloa (-). Bi poloak desberdinak badira (- eta +): erakarri. Bi poloak berdinak badira (+ eta +; - eta -): urrundu. (IKUSI GOIKO BIDEOA)
- Lurrak objektu guztiak erakartzeko duen indarra da. Airean objektu bat askatzen badugu, lurrera eroriko da, grabitatearen ondorioz. Grabitate- indarra gorputzak lurrazalera erakartzen dituen indarra da. Horregatik, gora jauzi egiten dugunean, berriz ere behera erortzen gara, hegan jarraitu eta espazioan galdu ordez. Grabitate indarra higidurari eragiten dio: indarra den aldetik, gorputz bat higitzea eragin dezake, bai eta hura gelditzea ere.
3. Indar elektrikoakBaina, horrez gain, higidura beste modu batzuetan ere alda dezake: Adibidez, pilota bat gorantz jaurtitzen badugu gorantz egiten dugu indar, eta pilotari goranzko abiadura bat eragiten diogu.. Baina pilota askatzen dugunean, grabitatea pilotaren abiadura moteltzen hasten da.. Pilota gero eta polikiago igoko da, harik eta punturik gorenean guztiz gelditu arte. Une horretatik aurrera, grabitateak beherantz higiarazten dio, eta gero eta abiadura handiagoa eragiten, harik eta lurrera iritsi arte.
EZAGUTZEN AL DUZU NEWTON? ZER DAKIGU BERARI BURUZ?
ISAAC NEWTON: 1642. urtean Ingleterran sortutako matematiko eta fisikoa ezagutu nahi baduzu egin ezazu klik bideo honetan. Zein izan zen bere teoria?
GRABITATEARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO IKUSI BIDEOA ETA NASA-ko ORRIALDEAN SARTU ERE (AZKEN HONETAN ZIENTZIARI BURUZKO INFORMAZIOA ETA JOLASAK DITUZU, INTERESGARRIA DA)
MAKINAK
HONETAZ GEHIAGO JAKITEKO ETA ARIKETAK EGITEKO KLIKATZEN HEMEN LORTUKO DUZU.
2. PLANO INKLINATUA:
3. TXIRRIKA: