HURRENGO BIDEOA GAZTELANIAZ EGON ARREN, OSO INTERESGARRIA DA ETA HAINBAT ZALANTZA ARGITZEKO EZINHOBEA:
Ilargiaren errotazio-periodoa eta bere orbitaren periodoa berdinak dira, Lurrak sortzen dizkion mareen-efektuak urteetan zehar sinkronismoa eman diolako. Arrazoi horregatik Ilargiak beti erakusten du alde bera Lurrerantz, eta atzeko aldea ez da sekula Lurretik ikusten.
Ilargiaren faseak
Ondorengo irudiak Ilargia erakusten du Lurraren inguruko orbitan, zenbait posizio ezberdinetan. Eguzkia oso urruti dago (irudiaren goiko aldean) eta biak argiztatzen ditu, bai Lurra eta baita Ilargia ere. Eguzkiak beti argiztatzen du Ilargiaren erdia (zuriz irudikatutakoa), eta Lurrean dagoen behatzaile batek ere beti ikusten du Ilargi erdia, baina bakarrik beragandik hurbilen dagoena. Ilargia Lurraren inguruan mugitu ahala Lurretik argiztatutako aldearen zati ezberdinak ikusten dira (horiz irudikatutakoak).
Ilargia, Lurra eta Eguzkiaren artean dagoenean, Lurretik hurbilen dagoen aldea ilun dago, eta beraz ezin da Ilargia ikusi. Fase horri Ilberri deritzo.
Lurra, Eguzkia eta Ilargiaren artean dagoenean, Lurretik hurbilen dagoen aldea argiztatuta dago, eta beraz osorik ikusten dugu. Fase horri Ilbete deritzo.
Ilargia justu bitarteko posizioetan dagoenean, 90º-tan, Lurretik hurbilen dagoen erdiaren erdia soilik argiztatuta dago, eta beste erdia ilun. Hortaz, Ilargiaren laurdena ikusten da. Fase bi horiei Ilgora edo Ilbehera deritze: argiztatutako zatia egunetik egunera handitzen ari bada Ilgora, eta aldiz, gutxitzen ari bada Ilbehera.
Ilargiaren eklipseak
Ilargiaren eklipseak gertatzen dira Ilbete denean, eta gainera Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerrokatuta daudenean (5º-ko angelua ez balitz, beti gertatuko lirateke). Baldintza horietan, Ilargia Lurraren itzalean dago, ondoko irudiak erakusten duen bezala.
Lurraren itzalak bi gune nagusi ditu: itzalgunea eta ilungunea, eta Ilargia zein gunetan kokatzen den arabera zenbait Ilargi-eklipse mota dago.
Eguzki-eklipseak ordea, gertatzen dira Ilberri denean, alegia, Ilargia sartzen denean Eguzkia eta Lurraren bitartean. Ilargia Eguzkia baino 400 bider txikiagoa da baina 400 bider hurbilago dago, beraz, itxurazko tamaina oso antzekoa dute biek Lurretik ikusita. Ilargiak Eguzkia guztiz estal dezake eta eklipse totala sortu, baina Ilargiaren itzalak ez du Lurra osorik estaltzen, soilik eskualde bat baizik.
Goiko irudian klikatzean ariketak eta informazioa izango dituzu, eta behean beste bideo interesgarri bat duzu, baina gaztelaniaz ere. Ilargiaren faseen animazioa ikusi eta klikatzen hemen animazio interesgarri bat izango duzu:
Ilargiaren errotazio-periodoa eta bere orbitaren periodoa berdinak dira, Lurrak sortzen dizkion mareen-efektuak urteetan zehar sinkronismoa eman diolako. Arrazoi horregatik Ilargiak beti erakusten du alde bera Lurrerantz, eta atzeko aldea ez da sekula Lurretik ikusten.
Ilargiaren faseak
Ondorengo irudiak Ilargia erakusten du Lurraren inguruko orbitan, zenbait posizio ezberdinetan. Eguzkia oso urruti dago (irudiaren goiko aldean) eta biak argiztatzen ditu, bai Lurra eta baita Ilargia ere.Eguzkiak beti argiztatzen du Ilargiaren erdia (zuriz irudikatutakoa), eta Lurrean dagoen behatzaile batek ere beti ikusten du Ilargi erdia, baina bakarrik beragandik hurbilen dagoena. Ilargia Lurraren inguruan mugitu ahala Lurretik argiztatutako aldearen zati ezberdinak ikusten dira (horiz irudikatutakoak).
Ilargiaren eklipseak
Ilargiaren eklipseak gertatzen dira Ilbete denean, eta gainera Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerrokatuta daudenean (5º-ko angelua ez balitz, beti gertatuko lirateke). Baldintza horietan, Ilargia Lurraren itzalean dago, ondoko irudiak erakusten duen bezala.Lurraren itzalak bi gune nagusi ditu: itzalgunea eta ilungunea, eta Ilargia zein gunetan kokatzen den arabera zenbait Ilargi-eklipse mota dago.
Eguzki-eklipseak ordea, gertatzen dira Ilberri denean, alegia, Ilargia sartzen denean Eguzkia eta Lurraren bitartean. Ilargia Eguzkia baino 400 bider txikiagoa da baina 400 bider hurbilago dago, beraz, itxurazko tamaina oso antzekoa dute biek Lurretik ikusita. Ilargiak Eguzkia guztiz estal dezake eta eklipse totala sortu, baina Ilargiaren itzalak ez du Lurra osorik estaltzen, soilik eskualde bat baizik.
Goiko irudian klikatzean ariketak eta informazioa izango dituzu, eta behean beste bideo interesgarri bat duzu, baina gaztelaniaz ere.
Ilargiaren faseen animazioa ikusi eta klikatzen hemen animazio interesgarri bat izango duzu:
Las fases de la Luna from Albedo Fulldome on Vimeo.
Beste bideo honetan faseen azalpena duzu, baina errez ulertzeko. MEREZI DU!:Klikatzean beheko irudian azalpenak eta ariketak dituzu. Praktikatu hemen:
Gehiago jakiteko Ilargiak duen eragina MAREAK sortzen, klikatu hemen eta ulertuko duzu.
Eta bukatzeko, hemen duzu aurkezpen baten bidez Ilargiari buruz jakin beharko duzun guztia:
KLIKATU HEMEN ETA EKLIPSE ETA MAREEI BURUZKO ARIKETAK EGIN AHAL IZANGO DITUZU!