Errepideak dira jendea eta zama garraiatzeko komunikazio bide nagusiak. Errepideak egiteko lehenengo inbertsioak 1920ko hamarkadan egin ziren. Denboraren poderioz herrialdean automobil lantegi nagusiak kokatu ziren: Volkswagen, Ford, Citroen, Toyota, Peugeot, Hyundai... Lau mila aireportu eta aerodromo daude Brasilen. Aireportu kopuruaren aldetik, Brasil munduko bigarrena da, Estatu Batuen atzetik. Brasilek 28.857 bat kilometroko trenbide sare zabala du, munduko hamargarrena. Gaur egun, São Paulotik Río de Janeirorako abiadura handiko trenaren proiektua onartuta dago, eta 2014an inauguratu nahi dute.
ENERGIA
Brasil energia kontsumitzaile garrantzitsuenen artean munduko hamargarrena dugu. Energia hori oinarrituta dago iturri berriztagarrietan , batez ere energia hidroelektrikoan eta etanolean, eta iturri ez berriztagarrietan, hala nola petrolio eta gas naturalean. Brasil azken urteotan lan egiten ari da gasolinak baino gutxiago kutsatzen duen erregaiaren bila eta gaur egun brasildar gehienek gasolina eta etanolarekin funtzionatzen duten kotxeak erabiltzen dituzte. India eta China herriek ere Brasilgo eredua onartu dute. Japonia eta Suedia Brasilgo etanola inportatzen ari dira Kiotoko Protokoloa betetzeko asmoz.
Petrolio-erreserbei dagokienez, Brasil Hego Amerikako bigarrena da.
KOMUNIKAZIOAK
Komunikabideei dagokienez, "Gazeta do Río de Janeiro" delakoa Brasilgo egunkari lehenengoetarikoa da. Brasilen eta munduan gehien saltzen direnen artean "O Globo" dago.
Brasilen irratia 1922an sortu zen. Telebista ofizialki 1950an hasi zen, eta telebista digitala 2007an São Paulon hasi zen.
GARRAIOBIDEAK