GEOGRAFIA ETA KLIMA
geografia1.jpg
Hego Amerikako herririk handiena da, lurralde erdia okupatzen du eta beste Hego Amerikako herri gehienekin mugak ditu. Munduko bosgarren herririk zabalena da.
IZEN OFIZIALA: Brasilgo Errepublika Federala
JENTILIZIOA: brasildar
AZALERA (Km2): 8.511.996
BIZTANLE DENTSITATEA(bizt./km2): 19
HIRIBURUA: brasilia (brasiliar)
HIZKUNTZA OFIZIALA: potugesa
ERLIJIOAK: %70 katoliko, %19 protestante, %11 beste.
TXANPONAK: real-a ($=0,96real;1995-X-6).
Guztira 8.547.400km2 eta 191.043.661 biztanle ditu. 2.009an Brasil munduko hamargarren potentzia ekonomikoa zen,1.314 milioi dolarreko BPG (munduko %2,42).
amazonas1.jpg
Eremuaren gehiengoak Amazonas ohian tropikalak hartzen du; hego-ekialdeko kostaldean, Sao Paulo eta Rio de Janeiro megalopoliak daude. Eta Brasilia hiriburu berria, berriz, estatuaren hego-erdialdean dago. Desberdintasun ekonomikoak munduko handienetakoak dira.
Brasilek Hego Amerikako ekialdeko kostaldearen gehiengoa hartzen du eta kontinentearen barnealdearen zati handi bat ere bai, mugakide dela Hego Amerikako estatu guztiekin (Txile eta Ekuadorrekin izan ezik): Hegoaldean Uruguay-rekin, hego-mendebaldean Argentina eta Paraguay-rekin, mendebaldean, Bolivia eta Peru-rekin, iparmendebaldean Colombia-rekin, iparraldean Venezuela, Surinam, Guyana eta Frantziar Guyanarekin. Estatuaren hedadurak, erliebeak, klima eta baliabide naturalek estatu geografikoki aberatsa eratzen dute .
Brasilgo topografia era askotarikoa da, bertan aurki baititzakegu muinoak, mendiak, zabaldiak eta goiordokiak. Eremuaren gehiengoak 200 eta 800 m. arteko garaieran dago. Goiordoki gehingoak estaturen hegoaldean aurkitzen dira.
Honen hegoaldean daude 1200m. garaira iristen diren mendilerroak. Hauen artean daude Mantiquiera mendia, Espinaço mendiak eta Serra do Mar. Iparraldean, Guiana lur garaiek isurialde muga eratzen dute, ibaien isuria Amazonas eta Orinoko ibai arroen artean bananduz. Brasilgo tontor garaiena Pico de Nebila da (3.014m). Lurraldeko ibai sistema trinkoa eta konplexua da, munduko handiena, 8 arro nagusiekin, Ozeano Atlantikoan isurtzen direnak. Ibai nagusien artean daude Amazonas (munduko emari handiena duena eta bigarren luzeena), Paraná, honen ibaidar Iguazu (Iguazu ur-jauziak dauden ibaia), Rio Negro, Sao Francisco, Xingu, Madeira eta Tapajós.
iguazu.jpg