Hippien mugimenduak Estatu Batuetan ditu bere erroak, zehatzagoak izateko, San Francisco hiriko Haight-Ashbury auzoan kokatu izan da, bertan ospatu baitzen "Summer of Love" izeneko jaialdia.
Hippiek jarrera eroso batetik ihes egitea erabaki zuten. Beste belaunaldiko gazteen antzera, beren komuna propioetan finkatu ziren. Organizazio modu berri horietan ez zegoen inolako hierarkia edota desberdintasunik. Haien bizimodua komunitatean oinarritzen zen, gizartetik aparte, inposatutako ohituretatik urrun mantenduz.
Hippien pentsamendua ez zegoen guztiz zehaztua. Baina, haientzako bi balio oinarrizkoenak hauek dira: bakea eta maitasuna. Bertan oinarritzen zituzten hippiek haien bizimodua, jokabide eta gainerako filosofiak. Zutabe horietan sostengatuz, hippiek hainbat erlijio desberdinetako elementuak hartu zituzten: budismoa, hinduismoa eta Ameriketako indioen erlijioarenak, besteak beste.
Hippien mugimenduak goitik beherako gizarte aldaketa eragin nahi zuen: kontsumismoaren aurka eta gizakiaren izaera aske eta bakezalearen aldekoa. Hori dela eta, gizarte talde honen barnean, sexu iraultza baten antzekoa gertatu zen: maitasun librea defendatu zuten. Era berean, homosexualitateari buruzko tolerantzia osoa azaldu zuten.
BIZI FILOSOFIA - BIZI MODUA