ZER DA ELKARBIZITZA ESKOLAN?


​1.-Eskola Giroa


2.-Eskolan pertsonak bizi dira, pertsona desberdinak(izaera, heldutasun maila...), baino baita ere rol desberdinekoak, guraso, ikasle, irakasle, langile hots, hezkuntza(heziketa)komunitateak eta harremanakdituen hezkuntza komunitatea alagia


3.-Eskola pertsonen arteko harremanensare multzoa, non komunikazio prozesuak, uste eta sinismenak, balore eta jarrerak , sentimenduak, rolak, estatusak, eta boterea adierazten diren eguneroko heziketa jarduretan.



Kultura arteko ikuspegian oinarritutako hezkuntza-proposamenaren helburu nagusia kontuan hartuta, ikasleek, etorkinek nahiz etorkinak ez direnek, gizarte eta kultura arleku eskumen sendoa lortu behar dute, hau da, gure gizarteen eraikuntzan eragile aktibo moduan adierazteko gaitasuna emango dietentrebetasunak eta jarrerak lortu behar dituzte.



Elkarren artekolaguntzarako eta gizarte lankidetzarako prozesuetan trebatzea da berdinen arteko elkarbizitzaren oinarrizko osagaietako bat. Elkarren arteko laguntza abian jartzea, lankidetzan eta elkartasunean trebatzea oinarri-onarrizkoa da hiritara aktiboak eta arduratsuak eratzeko orduan.

Berezi eta osagarri proposamenakarlo hauetan aplikatzeko:

+Familia:oraindik ere, familiaren zeregin nagusia da umeen etorkizunerako eta garapen psikikorako funtsezkopremia eta harremanei erantzutea. Zeregin horren bidez, gizartea onartukobalioekin harremanetan jartzen ditu umeak eta taldearen irudikapenak eta balioak helarazten dizkio, ezinbestekoak direlako neska-mutilak garatzeko eta egokitzeko.



+Eskola: Eskola, balioak sustatzeko ekintza-hausnarketa eremua da. Gure kulturarenzenbait adierazpide ikusteko eta beste ñadardura batzuk, garapen-bidean dauden beste kultura batzuk ezagutzen dugu:balio berriak. Eskolak bere jarrera izan behar du errealitate horren aurrean. Gertakari horren aurrean, inolako jarrerarik ez badu, aukera bat egiten duela jakin behar du, eskolak berak une oro helarazten dituelako kulturako jarrerak eta balioak. Horren ondorioz, helburuak zehaztu behar ditu curriculum-proiektuan eta honako alderdi hauei buruzko edukiak, metodologia eta ebaluazio-moduak.



Gizakien bizitzak berezkoa du gatazka:gure artean ikuspuntu desberdinak edo kontrako interesak ematen direnean, sortzen da gatazka. Logikoa denez, gure ikastetxean ere maiz gertatzen dira gatazkak - egoerak egunero eljarrrekin denbora luze ematen dugulako. Lehen eta orain, geletan beti egon dira gatazkak irakasle eta ikasleen artean, baita estamentu berekoen artekoek ere.





Elkarbizitzaren, gatazkoen ondoreei beste modu batean heltzea, eragiten dituzten arazoetarako irtenbide berriak bilatzea eta gainditzeko bitarteko berriakjartzea da helburua.





Helburua ez da gatazka -egoerak ez egotea, baizik eta, sortzen direnean, elkarbizitzan oztopo ez bihurtzea.




Eskolan elkarbizitza osasuntsua lortzeko, honako irizoide hauek kontuan hartu ahal dira.



1-Eskolak partaide guztien (ikasle, familia, ez dozente, irakasle...) arteko harremanak errespetuan oinarrituko dira.


2-Eskolako partaide guztien iritziak errespetagarriak eta baliogarriak direla kontuan hartu behar dugu.



3-Denbora bat izatea lehenbailen hitz egiteko eta konpontzeko bat aurkitzeko, inplikatuen artean, gerorako utzi gabe. Hori bai, beharrezkoa balitz, emozioak baretzeko denbora ematea, bi baldintzen artean oreka bilatuz.




4-Ikasleak gure garapenerako (morala, emozionala...) baliogarriak izateko, gatazkak bideratzeko prozedura egokiak bilatu.



5-Elkarrizketaren garrantzia azpimarratu, guree jokabidean eredu bihurtuz.





6-Eskolako partaide guztiek ikastetxeko funtzionamendua ezagutu behar dituzte. Eta, ondorioz, guztiok errespetatu behar ditugu.




7-Ikastetxeko esparru guztietan, gatazkak ekiditzeko, estrategia landu behar dira.




8-besteek esaten dutena, aurreiritzirik gabe eta era egoki batean, entzungo dugu. ENTZUTE AKTIBOA.



9-besteen egoera ulertu ahal izateko, besteen tokian jartzen ikasi, teknika ezberdinak erabiliz. ENPATIA



10-Norbera eta besteen emozioak identifikatzea, ulertzea, adieraztea eta horien kontrola landu.





11-Ikastetxeko esparru guztietako elkarbizitzarako arauak eta ondorio logikoak ikasleekin adostea. Batzuetan egindakoa errespetatzea beharrezkoa izango da. Adostutakoa ikageletan eta esparru guztietan ere egon behar da.