ZER DA ELKARBIZITZA ESKOLAN?

1.-Eskola Giroa


2.-Eskolan pertsonak bizi dira, pertsona desberdinak(izaera, heldutasun maila...), baino baita ere rol desberdinekoak, guraso, ikasle, irakasle, langile hots, hezkuntza(heziketa)komunitateak eta harremanak dituen hezkuntza komunitatea alegia


3.-Eskola pertsonen arteko harremanen sare multzoa, non komunikazio prozesuak, uste eta sinismenak, balore eta jarrerak , sentimenduak, rolak, estatusak, eta boterea adierazten diren eguneroko heziketa jarduretan.



Kultura arteko ikuspegian oinarritutako hezkuntza-proposamenaren helburu nagusia kontuan hartuta, ikasleek, etorkinek nahiz etorkinak ez direnek, gizarte eta kultura arleku eskumen sendoa lortu behar dute, hau da, gure gizarteen eraikuntzan eragile aktibo moduan adierazteko gaitasuna emango dieten trebetasunak eta jarrerak lortu behar dituzte.



Elkarren arteko laguntzarako eta gizarte lankidetzarako prozesuetan trebatzea da berdinen arteko elkarbizitzaren oinarrizko osagaietako bat. Elkarren arteko laguntza abian jartzea, lankidetzan eta elkartasunean trebatzea oinarri-onarrizkoa da hiritara aktiboak eta arduratsuak eratzeko orduan.

Berezi eta osagarri proposamenak arlo hauetan aplikatzeko:

‍+Familia:oraindik ere, familiaren zeregin nagusia da umeen etorkizunerako eta garapen psikikorako funtsezko premia eta harremanei erantzutea. Zeregin horren bidez, gizartea onartuko balioekin harremanetan jartzen ditu umeak eta taldearen irudikapenak eta balioak helarazten dizkio, ezinbestekoak direlako neska-mutilak garatzeko eta egokitzeko.



‍+Eskola: Eskola, balioak sustatzeko ekintza-hausnarketa eremua da. Gure kulturaren zenbait adierazpide ikusteko eta beste ñabardura batzuk, garapen-bidean dauden beste kultura batzuk ezagutzen dugu:balio berriak.