BIDEO HONETAN ENERGIA ZER DEN AZALTZEN DA ERA ULERGARRI BATEAN (DISNEY-k egindakoa):



ENERGIA ZER DA?

Energiaren definizio bat hau izan daiteke:
energia => objektu edo gorputzen egoera eraldatzeko gaitasuna eta ahalmena da.
Egoera aldaketa hauen adibideak izan daitezke honako hauek: gorputz baten kokapen espazialaren aldaketa ( higidura ),
gorputz baten deformazioa, tenperatura aldaketa, izaera kimikoaren aldaketa,...



NONDIK DATOR ENERGIA?


Materia eta energia Big-bang prozesuaren ondorioz sortu ziren, zera Unibertsoaren hasierako momentuetan. “Energia ez da sortzen, ezta deuseztatzen ere, transformatu baizik.”
Lurra planetaren Atmosferan, Hidrosferan eta Biosferan ari den energia nondik dator ? Energia gehiena Eguzki-tik dator eta zati txiki bat Lurbarnetik dator.
Eguzkian fusio-nuklearra izeneko prozesuaren bidez atomoetan dagoen energia nuklearra etengabe energia elektromagnetikoa eraldatzen da eta hau da Lurrera iristen dena.



ENERGIAREN EZAUGARRIAK:
Metatu daiteke (behar denean erabiltzeko, esaterako bateria batean , pila batean, ur deposito batean ...

Garraia daiteke ( elektrizitatea kable elektrikoen bidez, argia zuntz optikoaren bidez,

energia motak aldatu egin daitezke (adibidez: energia elektrikoa energia mekanikoa bihur daiteke);

Transferitu egin dezakegu gorputz batetik beste batera

Kontserbatu egiten da ( energia erabiltzean ez da gastatzen , eraldatzen da) --> Energiaren kontserbazio-printzipioa

ENERGIA MOTAK:
1.- Energia mekanikoa: Gorputzaren masa, kokapena eta/edo mugimenduarekin erlazionatuta dagoena. Energia mekanikoa bi energia desberdinetan bana daiteke.

  • Energia potentzial grabitatorioa:Masa eta kokapen espazialarekin erlazionatuta dago. Lurrazaletik altuera batera egoteagatik gorputzek duten energia mota da. Adibidez urtegi batean metatutako urak daukan energia turbinak mugitzeko.
  • Energia zinetikoa: Masa eta mugimenduarekin (abiadura) erlazionatuta. Energia hau gorputzek mugitzean lortzen dutena da. Energia hau garbi agertzen da, adibidez, kotxe batek istripua edukitzen duenean.

external image energia-motak-jonn-10-638.jpg?cb=1390383044



2.- Energia elektrikoa: karga elektriko dute partikulen mugimenduak sorturiko energia da

( elektroien fluxua= korronte elektrikoa )

electron_flow.gif



3.- Energia nuklearra: Energia hau nukleo atomikoetan eman daitekeen erreakzio nuklearretatik dator.

Nukleoak zatitzen (fisioa) edo batzen (fusioa) direnean sortzen da. Horrelakoetan, nukleoen masaren parte

bat energia bihurtzen da.





4.- Energia termikoa: Gorputz batek, bere bolumen, presioa eta egoera fisikoa direla eta duen energia bere
partikulen mugimenduagatik. Energia hau "barne energia" bezala ere adierazten da maiz.

external image slide_5.jpg external image modelo-cinetico-7-728.jpg?cb=1330378000 external image Translational_motion.gif

5.- Energia kimikoa: naturako konposatu guztiek dutena da, barneko loturen energiaren kausaz. Bai materia
bizigabean eta bai materia bizidunean gertatzen diren erreakzio kimikoetan agertzen da, hau da, naturako
substantzia guztiek duten energia mota hau atomoak biltzeko indarraren ondorioz.

external image la-energa-7-728.jpg?cb=1298892303 external image 5-maila-8-energia-eta-aldaketak-anaya-3-638.jpg?cb=1429393321


6.- Energia elektromagnetikoa: uhin elektromagnetikoek daramaten energia da.

external image slide_5.jpg external image cancer-por-celular-4.jpg

7.- Beroa: gorputz batetik tenperatura desberdina duen beste batera transferitzen den energia

external image energia-6-638.jpg?cb=1387440748



BEHEKO AURKEZPENEA AURREKOAREN LABURPEN ONA DUZU:






ORAIN, ENERGIA ITURRIAK AZTERTUKO DITUGU: BERRIZTAGARRIAK eta BERRIZTAEZINAK.

external image energi-berriztagarriak-6-638.jpg?cb=1422665227

ENERGIA BERRIZTAGARRI HAUEK DITUZU:

Etengabe berritzen diren energia-iturriak dira. Haien jatorri nagusia Eguzkiaren energiaren fluxu jarraitua da.
Hauek dira energia-iturri berriztagarriak: Eguzkia; haizea; ibaien, olatuen eta itsasoetako nahiz ozeanoetako mareen mugimendua; Lurraren barne-beroa; eta biomasa.











EGIN JOLAS HAU ETA EGIAZTATU IKASI DUZUNA!

external image lamparabajoconsumo.jpg


ETA KLIKATZEN BADUZU HEMEN BESTE ARIKETA BAT EGIN AHAL IZANGO DUZU, FROGATU!

ENERGIA BERRIZTAEZINA HAUEK DITUZU:

Gizakiaren denbora-eskalan berritzen ez diren energia-iturriak dira. Lurrean dute jatorria, eta oso prozesu geologiko geldoen bidez eratzen dira; milioika urtean, alegia. Egun, oso erreserba mugatuak ditugu eta azkar kontsumitzen ari gara; beraz, agortu egingo dira.

Honako hauek dira energia-iturri berriztaezinak: ikatza, petrolioa, gas naturala eta uranioa.


IKATZA

Ikatza aspaldi hasi zen eratzen. Duela milioika urte, landare-hondakinen kantitate handiak lurperatuta geratu ziren sakonera gutxiko eremuetan –hala nola, zingiretan eta aintziretan–, harea-masa handien eta harrien azpian.

Pilatutako landare-hondakin horiek, zenbait presio- eta tenperatura- baldintzatan, ikatz bihurtuz joan dira, milioika urtean zehar.

PETROLIOA

Egungo energia-iturririk erabiliena da. Ikatza baino erregai hobea da, bero-ahalmen handiagoa duelako.

Duela milioika urte sortu zen, itsas hondoan itsas mikroorganismoak (planktona) metatzean.
Mikroorganismo horiek petrolio bihurtu ziren, ondoz ondoko buztin- eta kareharri-geruzen azpian, eta zenbait presio eta tenperatura-baldintzatan.


Petrolioa gordin ateratzen da, eta erabili ahal izateko, fintze-prozesu bat egin behar zaio.


Prozesu hori destilazio zatikatua da, eta horretan, gas-produktuak (metanoa, butanoa, etab.), produktu likidoak (gasolina, fuel-olioa, kerosenoak, etab.) eta solidoak (mundrunak, betuna, etab.) lortzen dira.


Honako hauek dira energia-iturri berriztaezinak: ikatza, petrolioa, gas naturala eta uranioa.


KLIKATZEN BADUZU HEMEN ENERGIA ITURRIEI BURUZKO ARIKETAK IZANGO DITUZU (Gaztelaniaz)



ARGIA


















Zer dakizu argiari buruz? Klikatu irudian eta egiaztatu. Gaztelaniaz egon arren, oso ondo dago.
external image la-luz.jpg?w=500&h=360

NOLA HEDATZEN DA ARGIA: GORPUTZ GARDENAK, ZEHARRARGIAK ETA OPAKUAK:
external image cuerpos-opacos-trslc3bacidos-y-transparentes-propagacic3b3n-de-la-luz.jpg?w=500&h=359
HEMEN KLIKATU ETA EUSKARAZ IZANGO DUZU!!!

ARGIAREN DISPERTSIOA, ISLAPENA ETA ERREFRAKZIOA:
external image la-refraccic3b3n-de-la-luz.jpg?w=500&h=356 external image la-refraccic3b3n-de-la-luz.jpg?w=500&h=356



external image FORMACION%20ARCO%20IRIS%202.jpg


HURRENGO AURKEZPENAREKIN BIRPASATU AHAL DUZU ARGIARI BURUZ LANDU DUGUNA: