zer da bullying-a?

Izenagatik zerbait berria badirudi ere, gure gizartean denbora luzea daraman gaia da.

Bullying-a eskolaumeen arteko etengabeko mehatxu eta tratu txarrei deritzo.Gehienetan helduen presientziatik kanpo gertatzen da eta irain hauen helburua biktima babesgabe bat lotsaraztea, umilatzea eta erasotzailearen menpean jartzea da, eraso fisikoa, hitzezkoa edo sozialak erabiliz. Honen ondorioz biktimazio psikologikoa ematen da eta biktima taldetik at gerantzen da. Bullying-a ekintze desberdinen bitartez ematen da:

HITZEN BIDEZ LOTZARAZTEA: (iraindu, ezinak jarri, norbaiti buruz gaizki esaka aritu, norbaiti buruzko zurrumurruak zabaldu...)

MEHATXU PSIKOLOGIKOA: (beldurra sortarazteko mehatxuak, dirua edo helburuaren bat lortzeko mehatxuak, edo, beste gabe, biktima gauzak egitera derrigortzeko mehatxuak).

ERASO FISIKOAK: zuzenak (borrokak, jipoiak, edo, kokotekoak); zeharkakoak(biktimaren materiala suntsitu, lapurreta txikiak...)

ISOLAMENDU SOZIALAK:( biktima taldean, lana egiterako orduan, jolasorduan... parte hartzen utzi ez, ezikusiarena eginez)

ERASO ARRAZISTA: ere badago, zeinaren jomuga etnia eta kultura minorizatuetako kideak diren.

ERASO SEXUALA: zeinak erasotua deseroso eta umillaturik sentiarazten duen.

Azken urteotan teknologia berriak agertzeaz batera MOBILA eta EMAIL-aren bidez ere mehatxu eta hitz iraingarri anonimoak bidaltzen hasi dira:


Guzti honek biktimaren autoestima eta identitate pertsonalean kalte handiak eragiten ditu. Eta okerrena da erasotzailea eta erasotua eskolan ia egunero ikusten direla. Erasotzailearengandik ihes egitea, beldur izugarria, antsietatea eta estresa sortzen dizkio umeari, ondorioz, suizidatzea edo behintzat hau pentsatzera ere iritsi daiteke biktima kasu batzuetan.



BULLYING-ARI ZEINBAIT DATU.

Bullying-a 6 ata 17 urte bitarteko gazteen artean ematen da. Baina 11 eta 15 urtean dago arrisku handiena, adin honetan aldaketa asko gertatzen baitira.(eskolatik institutura pasatzea esaterako)




​EUSKAL HERRIAN BURUTUTAKO IKERKETEN LABURPENA:

Bullying indizea %3,7koa da.


Ikaslego-biktimaren %11k ez dio inori ezer esaten.


Traru txarren ehunekoak gehiago dira lekuko gisa egile gisa baino.


Egile nagusiak "mutil batzuk" dira gehienetan gela berekoak.


Gehien erreakzionatzen dutenak lagunak eta familiak dira.


Gelan gertatzen da batez ere.


Biktimak mutilak dira kasu gehiagotan neskak baino.


D.B.H 1 eta 2-ko ikaslegoa da gehien jasaten duena errepikatzaileekin batera.


Gutxiago gertatzen da udalerri txikietan.


Bullying-eko biktima izatea oso arriskutzua da, hainbaiti bizitza izorratzea baitio,eta trauma hori ahaztea ezinezkoa egiten baitzaie kasu gehienetan, gainera kopuru nahiko altua da. Horregaitik jarri behar dugu arreta ikasleen arteko erlazioetan arazo hau arin begiztatzeko eta ahalik eta arinen arazo honi aurre egiteko.

ESAUGARRIAK:

Biktima babesgabe bat dago beti.


Indar desberdintasunaren presentzia egon behar da (ahulena eta indartsuena).


Erasoak etengabeak dira.


Tratu txar hauek biktimari bera dela eraso guztiak jasan behar dituena pentsarazten die.


Beldurtarazpena pertsona bakar bati egiten zaio,ez talde guztiari.


Erasotzaileak bat edo gehiago izan daitezke.


BULLYING-ARI BURUZ GIZARTEAN DAUDEN USTEAK.


Buyinng-ak, berau jasatxen duen pertsonan,eragin esanguratsu bat izan zen arren, oraindik, batzuek, ez diote eman behar zaion besteko gakitaakite garrantziarik ematen. Helduek ez dakite zehazki zer den Bullying-a eta ondorioz ondokoa pentsatzen dute:

"Umeen gauza da". Honek, Bullyin-a ez ela zerbait txarra pentsatzea dakar, gauza arrunta dela umeak bai hitzez eta baita fisikoki ere oldakorrak izatea. Baina burutatako ikerketen arabera, erasotzeko joera ez da berezkoa, zerbait ikasia baizik

NESKAK EZ DIRA BULLIAK: Egia da neskek ez dutela mutilek bezala biktima erasotzen eta beraien artean tratu txarrak barez ere hiltzekoak izaten direla, baina kasuak ematen dira. Bullying-a nesken artean bigarren hezkuntzan areagotu egiten da.

HITZEK EZ DUTE INOIZ MINIK EMATEN: Ubeldurarik ez atera edo hezurrik ez hautsi, nahaste emozional sakonak sor ditzakete, hauek bizitza osoan iraun dezaketelarik.Umeek txikitatik ikasten dute beraien hitzek jendea min dezaketela.

BULLYNG-A UMETAKO BEREZKO JOERA BAT DA: Ez dago ezer berezkorik erasotua izatean. Bullyng-a berezkoa dela uste da askoo ikusten den kasu bat delako. Beste batzuei egiten zaien erasoa, bai fisikoa eta baita hitzekoa ere ez da bere horretanutzi behar umeak direlako, hor esku-hartu behar da.

PERTSONA BATZUEK ERASOTUAK IZATEA MEREZI DUTE: Umearen jarrera ez da bera jotzeko arrazoi bat,alderantziz,ume bat besteekiko desberdina bada errespetuz tratatu behar zaio eta adeitasua izan behar da berarekin

BULLIYNG-AK UMEAK GOGORRAGOAK EGITEN DITU: Bullying-ak ez di iñor gogorragoa egiten,alderantziz, ahuldu egiten du biktima bere autoestimua jaitzis eta antsietatea areagotuz.

TXANTXA BAT BESTERIK EZ DA IZAN: Ume gehienak nozbehinkako biktimak izaten dira. Minik ematen ez duten txantxak ez dira bullyingtzat hartzen,baina txantxetan aritzen Bullyin bihurtzen da.