2010eko biztanleria erroldaren arabera, Brasilek 190 milioi biztanle ditu. Bere biztanle dentsitatea 22,31 biztanle/kilometro karratukoa da.
Biztanle gehienak bai hego-ekialdeko herrialdeetan (80,3 milioi) bai ipar-mendebaldekoetan (53 milioi) biltzen dira. Brasilgo herrialde handienak diren erdi-mendebaldekoak eta iparraldekoak, berriz, 29,8 milioi biztanle soilik dituzte.
Brasilgo metropoli-barruti handienak hauexek dira: São Paulo (20,8 milioi biztanle), Río de Janeiro (12,1 milioi), eta Belo Horizonte (5,7 milioi).
Brasilen talde etniko asko bizi dira. Hona hemen nagusiak: %53,7 zuri, %38,5 mulato eta mestizo, %6,2 beltz, %0,5 asiar, %0,4 amerindiar. Hona hemen tribu batzuen argazkiak: xikrin, kayapo, yanomami eta awa.
Portugesa Brasilgo hizkuntza ofiziala da, eta 163 milioi hiztun ditu bertan. Horrez gain, 170 hizkuntza indigena daude, 20 familiatan banatuta. Brasilgo beste komunitate batzuetan italiera eta alemana ere hitz egiten da.
HEZKUNTZA
Azken ikerketen arabera, Brasilen % 68a analfabeto funtzionalak dira, hau da, irakurtzeko zailtasun handiak dauzkate. Beraien adina 15-64 bitartekoa da. Horrez gain, %7a guztiz analfabetoak dira. Hauen artean % 28a soilik dira zuriak.
Brasilgo Hezkuntza Sistemari dagokionez, azpimarratzekoa da Haur Hezkuntza (0-6 urte) ez dela derrigorrezkoa.
BIZTANLERIA

Biztanleen banaketa: %77.6 hiritar, %22.4 landatar.
HIZKUNTZA