HASIKO GARA BIRPASATZEN ANGELUAK ZER DIREN ETA ZELAN NEURTU BEHAR DITUGUN. KLIKATU IRUDIAN ETA HOR BAI ARIKETAK BAI AZALPENAK IZANGO DITUZU:
Angeluak. Motak eta neurria
1- Angelua, latineko “angulus” hitzetik dator eta, bere esanahia izkina edo kantoia da.
• Angelua: Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano- edo espazio-zatia, gradutan neurtzen dena.
angelu000.png
2- Angeluaren osagaiak hauek dira:
•Aldea: Angelua osatzen duten bi zuzenak. Poligono bat ixten duten lerroetako bakoitza; angelu bat osatzen duten bi lerroetako bakoitza.
•Erpina: Angelu baten bi aldeek, poligono baten bi aldeek edo poliedro baten hiru alde edo gehiagok elkar ebakitzen duten puntua.
•Zabaltasuna: Angelua osatzen duten bi aldeek duten zabalera.
3- Angelu motak zabalera edo zabaltasunaren arabera:
•Angelu zorrotza: 90 gradutik beherako neurria duena.
zorrotza000.png
•Angelu zuzena: Bere aldeak elkarzutak (perpendikularrak) dituen angelua, 90º gradukoa.
zuzena000.png
•Angelu kamutsa: 90 gradutik gorako neurria duena.
angekamutsa00.png
•Angelu laua: 180 graduko neurria duena.
angelulaua000.png
•Angelu osoa: zirkulu osoa hartzen duen angelua da (360°).
angeluosoa000.png
4- Angelu motak posizioaren arabera:
•Ondoz-ondoko angeluak: erpina eta alde bat komunak dituzten angeluak.
angeondozondokoa.png
•Angelu auzokideak: ondoz-ondokoak dira eta angelu laua osatzen dute.
angelubetegar000.png
•Aurkako angeluak: Angelu baten aldeak luzatzerakoan sortzen den angelua eta abiapuntuko angelua erpinez aurkakoak dira: 1 eta 2, 3 eta 4.
5- Angelu osagarriak eta betegarriak:
•Angelu osagarria: Angelu jakin bati 90 gradukoa osatzeko gehitu behar zaiona.
B angeluari bere osagarria den A angelua gehituz gero 90º eta A angeluari B angelua (bere osagarria) gehituz gero 90º.
angeluodsagarri000.png
•Angelu betegarria: Angelu jakin bati 180 gradukoa osatzeko gehitu behar zaiona.
angelubetegar000.png
6- Gradua, minutua eta segundoa: angeluak zelan neurtu azaltzen du, angeluak nola eraiki…
HEMENDIK AURRERA ANGELUEN NEURRIAK GRADUTAN, MINUTUTAN ETA SEGUNDUTAN HARTZEN DIRELA IKASIKO DUZU, ETA BIDE BATEZ NEURRI BATETIK BESTERA PASATZEKO ZER EGIN ERE IKUSIKO DUZU. AURRERA!!!
Hemen gaztelaniaz duzu. Denetik azaltzen dute: angelu motak, nola neurtu... Interesgarria da, nahiz eta ahotsa oso ona ez izan!:

klikatu hemen eta aurreko azalpena ikusiko duzu, baita ariketa multzo bat ere goiko partean .
Eta hemen ere. Ariketa asko, baina lehenengoak eginda nahiko izango duzu (bestea oraindik ez dugu eman eta).
ORAIN PRAKTIKATU GEHIAGO HEMEN KLIKATZEN. OSO ONA DA.
HEMENDIK AURRERA ANGELUEN NEURRIAK GRADUTAN, MINUTUTAN ETA SEGUNDUTAN HARTZEN DIRELA IKASIKO DUZU, ETA BIDE BATEZ NEURRI BATETIK BESTERA PASATZEKO ZER EGIN ERE IKUSIKO DUZU. AURRERA!!!
Hemen gaztelaniaz duzu. Denetik azaltzen dute: angelu motak, nola neurtu... Interesgarria da, nahiz eta ahotsa oso ona ez izan!:
HONA HEMEN ZELAN EGIN ANGELUAREN ERDIKARIA ETA LERRO ZUZENARENA ERE. KLIKATU ETA IKASI!
ORAIN GAI HONETAN IKUSI GENUEN ARIKETA BAT: TRIANGELU ALDEKIDEAREN ERDIKARI GUZTIAK. IKUSI ETA IKASI!!!