HIPPIEN ITXURA


images (2).jpghippies.jpg

Hippie-mugimenduaren moda munduan islatua gelditu izan da, zati handi batean behintzat. Haien euzagarri estetikoei dagokienez:
  • Emakume zein gizonezkoengan nabarmentzen zen ezaugarrietako bat ile luzea eramatea zen. Batzuek afro eran eramaten zuten, baina gehienek zinta eramaten zuten kopetean.
  • Arropari dagokionez, kolore biziko arropak eramatea zuten gustuko,eta askotan, eurek eginak egoten ziren, kontsumismoaren aurkako jarrera gisa. Indiako edota afrikar janzkera imitatzeko joera zuten eta haien arropetan ez ziren loreak ezta indioen irudiak falta.
  • Emakumezkoengan ohikoak ziren alkandora eta jantzi luzeak, haien askatasunaren irudi. Bularretakorik gabe ibiltzen hasi ziren, gainera, ilea kentzeari utzi zioten.

Jende askok, hippie-ak pertsonak alferrak eta zikinak zirela uste zuten. Gaur egun ere aurki ditzakegu hippie-ak, baina oso gutxi gelditzen dira. Gehienak Estatu Batuetan egongo dira, bertan izan zelako sorrera.
furgo.jpgkitarra.jpg