NON ETA NOIZ SORTUA
psicodelia.jpg

Ingelesezko "hippie" hitza, hizkuntza bereko "hip" hitzetik eratorria da. Azken honek ezaguna, modakoa esan nahi du, hau da, abangoardista. 1965eko irailaren 6an, San Frantzisko hiri estatubatuarreko egunkari batean, Michael Fellon kazetariak hippie hitza lehenengo aldiz erabili zuen. Haren bidez, gazte bahemioak izendatu nahi izan zituen, ia konturatu ere egin barik, hitz hark denbora gutxian eskuratuko zuen indarra.

Estatu Batuetan 60.hamarkadan sortutako mugimendua izan zen, nahiz eta geroago Europa guztian zehar hedatu. Horien jatorria, inposatutako kulturarekiko erreakzio zuzena izan zen. Momentuko gizarte eta kulturari aurre egin zioten. Mugimendu kontrakultural psikodeliko eta bakezale hau hobeto ulertzeko, 1960ko Estatu Batuetan kokatu behar ditugu gure buruak.Hippien mugimendu kontrakulturalak Estatu Batuetan ditu bere erroak, zehatzagoak izateko, San Frantzisko hiriko Haight-Ashbury auzoan kokatu izan da. Kontrakultura honek bere aurrekaria Beat belaunaldiaren balioak oinordetzan hartu zituen.
haight 2.jpghaightashbury.jpg
Hippiek gizarte burgesetik "alde" egitea erabaki zuten, jarrera eroso eta kontserbadore hartatik ihes egiteko.