60.hamarkadan Estatu Batuetan industria produkzioak gorakada izan zuen, elikagai industrian, ikatz industrian, metalurgian eta laborantza produktuetan islatua batez ere. Produktuen prezioek beherakada handia jasan ostean, lehenago,gizartearen zati txiki batek soilik eskura zitzakeen produktuak, gizartearen zati handi baten eskueran egotera igaro ziren.
Horiez gain,60ko hamarkadak gorakada demografikoa,hau da, populazioa haztea eta "familia" kontzeptuaren balio moralen aldaketa ere ekarri zuen. Azken hauek, nukleo sentimentalak izateari utzi zioten, materialismo jarrera gero eta zabalduago baten mesedetan.
Garai honetan bertan indarra hartu zuten beste bi gizarte-mugimendu emakumezkoen askatasuna eta diskriminazio etnikoaren aurkako borroka izan ziren.
Testuinguru historiko hau kontuan hartuta, hainbat pertsona, gazteak batez ere,bizitzaren zentzu espiritual baten bilaketan barneratu ziren, naturarekin kontaktua bilatzen eta esperientzia berrien bila. Gizarteak inposatutako materialismo eta kontsumismotik aldendu eta balio gizatiarragoen bilaketan modu bakezalean barneratu ziren gazte mugimendu berri honi "hippie" izena eman zitzaion.