50.HAMARKADA

Hobekuntza guzti hauek gizartea nolabaiteko lozorroan sartzea ekarri

zuen. Hau da, momenturarte sortutako protesta mugimendu guztiak alde

batera utziak izan zirela zirudien. Agerizko "erosotasun" egoera horrek

aurretik sortutako gizartearen eskakizun eta langileriaren borroka guztiak ezereztu egin zituen. Baina 50.hamarkadatik aurrera, "ongizate

egoera" berri honen aurkako zenbait mugimendu sortzen hasi ziren;gazteen artean, batez ere.

Horiekin batera "Macarthismo"-ak eta Koreako gerrak ere eragina izan zuten aipatutako gizarte mugimenduetan:

"Macarthismoa", Estatu Batuetan kokatzen da 1950 eta 1956 urteen artean.

Denbora tarte horretan, momentu hartan senatari zen Joseph McCarthy,ustezko komunistak ziren hainbat pertsonaren aurkako akusazioak egin zituenean, haien aberriaren aurka ari zirela egotziz.

Hau ulertu ahal izateko kontuan izan behar dugu, Bigarren Mundu Gerraren ostean, Estatu Batuek (edo bloke kapitalistak) beste gerra ideologiko bat hasi zuela Sobietar Batasuna (edo bloke komunistaren aurka). "Gerra hotza", izen hori eman izan baitzitzaion 1947an hasi eta Sobietar Batasunaren disoluzioa arte iraun zuen ,1991.urtera arte,alegia.

Gatazka hartan ez zen "benetako" gerrarik izan, hau da,ez zen haien arteko konflikto armaturik egon. Hala ere, bi blokeak armaz hornitu ziren eta baita haien menpeko koloniak ere. Armamentu horren barnean hainbat bonba nuklear ere erosi izan zituzten baina ez zituzten erabili. Gerra hotzean,ondoriorik latzenak erdian egon ziren herrialde txikiek jasan zituzten. Horien artean Koreako gerra koka dezakegu.


welfare state.jpeg















.