SARRERA
HIPPIE2.jpg

Lan honen bidez , gure inauterietarako gaiari buruzko "kontrakultura" mugimenduetako batean zentratu nahi izan dugu: hippie- ak. Gure helburua, mugimendu honen nondik norakoak aztertzea izango da; gaur egun Hippien mugimenduari buruzko zenbait datu jakinak badira ere, beste zenbait oraindik ezezagun baitira guretzat. Lan honetan erroak sakonago aztertuko dira, testuinguru historikotik abiatuz eta momentuko egoera ekonomiko, politiko, sozial eta kulturala ezagutuz.

Modu honetan, hippien mugimenduaren abiapuntua bilatu nahi izan da, hura piztu eta bultzatu zituen faktoreak eta baita historian eta kulturan utzi zituzten oinatzen zergatia. Hala bada, hurrengo lana 60.hamarkadako gizarte mugimendu edota "kontrakultura" deritzon mugimendu berezi hau ahalik eta sakonen eta modurik argienean aztertzen saiatu izan da. Lortutako emaitza lagungarria izatea espero dugu.

HIPPIE6.jpg